Euskal Autonomia Erkidegoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

112 telefono zenbakia martxan dago berriro, Telefonicak izandako intzidentzia konpondu dute eta

Telefonica konpainiaren linea finkoetan izandako intzidentzia batek EAEko Larrialdiak Kudeatzeko Zentroari eragin dio, eta herritarrek ezin izan dute ohiko zenbakira deitu. Nafarroan ere gorabeherak izan dira, baita Estatuko beste zentro batzuetan ere.
Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa.
Larrialdiak Kudeatzeko Zentroa. CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Gobierno Vasco/Mikel Arrazola

Euskal Autonomia Erkidegoan larrialdien berri emateko dagoen 112 telefono zenbakia badabil berriro, goizaldean izandako gorabeherak konpondu baitituzte eguerdian. 

Telefonica konpainia izan da arazoaren iturri. Sarea eguneratu du, eta horrek intzidentzia sortu du linea finkoetan. Hala, larrialdiak kudeatzeko beste zentro batzuetan ere atzeman dute arazoa.

Nafarroako Larrialdietan ere eragina izan du intzidentziak, eta telefono osagarriekin eman dute arreta. Gainera, badaezpada, walkie-talkieak banatu dizkiete anbulantzietako langileei eta suhiltzaileei. 09:00etatik, ordea, zerbitzua "normaltasunez" ari dela jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. 

Bingen Zupiriak zuzentzen duen Sailak ohar bidez azaldu duenez, 04:00ak aldera atzeman dituzte lehen arazoak. Larrialdiak Kudeatzeko Zentroko deiak jasotzen dituzten langileek gorabeherak izan dituzte larrialdiak kudeatzeko: zenbait kasutan, herritarrek behin baino gehiagotan deitu behar izan dute 112 zenbakira, eta beste zenbaitetan, deia egitea lortu badute ere, ahots etenak izan dituzte tarteka.

Hori horrela, arazoa konpondu bitartean, 900 112 088 telefono zenbakia erabiltzeko eskatu du Jaurlaritzak.

12:20 aldera etorri da bere onera zerbitzua. Hori horrela, betiko telefonora deitzeko galdegin du Segurtasun Sailak.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X