Aroztegiako protestetan ez zela indarkeriarik erabili deklaratu dute auziperatuek
Aroztegia auziaren epaiketan auziperatuta dauden zazpi lagunen deklaratzeko txanda izan da ostegun honetan. Guztien esanetan, 2021eko apirilean egindako protesta ekintzak baketsuak izan ziren eta ez zutela indarkeriarik erabili azaldu dute.
Auziperatu guztiek euren abokatuen galderei soilik erantzutea erabaki dute, Baztango alkate ohi Garbiñe Elizegik izan ezik. Azken honek defentsaren, fiskaltzaren eta akusazioaren galderei erantzun die. Bere burua defendatzeko beharra duela azpimarratu du, hainbat lekukok taldeko lidertzat jo dutelako eta "sorgin ehiza" batean bezala sentitu dela adierazi du.
Lekarozen (Baztan) 200 luxuzko etxebizitza, golf zelaia eta lau izarreko hotela eraikitzeko Palacio de Arozteguia SM enpresak zeukan proiektuaren aurka egindako protesta ekintzekin lotuta, zazpi lagun epaitzen ari dira egunotan. Zazpiak akanpada batean parte hartzeagatik identifikatu eta auzipetu zituzten.
Talde kriminala osatzea eta derrigortze-delitu jarraitua leporatzen diete eta 20 urteko kartzela-zigorra eta 56 mila euroko isuna ezarri diezaiekete.
Epaiketako laugarren eguna izan da ostegun honetakoa. Aurreko egunetan akusazioko eta fiskaltzako testiguek hartu zuten hitza, obrak egin behar zituen enpresako langileek eta protesta ekitaldiak sakabanatzera joandako Guardia Zibileko eta Foru Poliziako agenteek, besteak beste.
Ostiraleko saioan alde bakoitzak bere ondorioak aurkeztuko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.