Epaiaren zain geratu da Aroztegiko lanak geldiarazteagatik zazpi lagunen kontrako epaiketa
Aroztegia hirigintza proiektuaren kontrako protestengatik zazpi lagunen kontra egindako epaiketa epai zain gelditu da ostiral honetan. Azken saioan, ondorioak aurkeztu dituzte defentsak, fiskaltzak eta akusazioak, eta, azken biek, talde kriminala osatzea leporatuta, berretsi egin dituzte zazpi auzipetuen aurkako 20 urteko espetxe-zigor eskariak. Defentsak, aldiz, absoluzioa eskatu du protesta baketsua izan zela argudiatuta, eta kritikatu du auzipetuak talde kriminal gisa kondenatu nahi izatea.
Fiskalak frogatutzat jo du auzipetuak "talde kriminal antolatu" gisa funtzionatu zutela Aroztegiko proiektuaren lanak gelditzeko helburuarekin. Horretarako, "indarkeria erabili" zutela azpimarratu du, eta lanen eremuan indarkeria giroa zabaldu zutela, langileak mehatxatuz eta makinak geldiaraziz "indarkeria fisiko eta psikologikoa" erabilita. Gainera, modu bertikalean funtzionatzen zutela eta auzipetuetako baten aginduak jarraitzen zituztela nabarmendu du. Hori dela eta, talde kriminala osatzen zutela esan du bere ondorioetan, eta bakoitzarentzat 2 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du.
Akusazioak ere, ildo beretik, fiskaltzaren zigor-eskaera berdinei eutsi die, horren ustez, "frogatuta" geratu baita zazpi auzipetuek talde bat sortu zutela. Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiarentzat, aldiz, 3 urte eta hilabeteko zigorra eskatu du, talde horretako burua zela esanez. Ondorioetan argudiatu duenez, "ez dago proiektua legez kanpokoa dela adierazten duen administrazio-egintza edo ebazpen bakar bat ere, eta baimen guztiak ditu".
Defentsako bi abokatuek zazpi auzipetuen absoluzioa eskatu dute, horien kontrako akusazioak frogatu gabe geratzeaz gain, kontrako frogak agerikoak izan direla iritzita. Bi abokatuetatik lehenak nabarmendu duenez, auzipetuetako lauri egozten diete obretara sartu, seinaleak hautsi eta makinak indarrez geldiaraztea, baina, horren esanetan, frogatua geratu da hori ez dela egia. "Lekukoek berretsi dute ez zela indarkeriarik izan, eta modu baketsuan jardun zutela, eta langileek ukatu zuten mehatxu egin zietela", gehitu du. Are gehiago, nabarmendu du enpresak larritasuna eman nahi diola auziari, kalte-ordain gisa 43 milioi euro eskatzeko: "Horregatik behar dute talde kriminalaren akusazioa".
Bigarren abokatuak, bere aldetik, adierazi du auzipetuek egin duten guztia bideoetan jasota dagoela, eta horiei erreferentzia eginez nabarmendu du "arriskuan jarri zuten bakarra beren bizitza" izan zela: "Ez zuten inolako indarkeriarik erabili. Guardia Zibilak berak berretsi zuen desobedientzia zibila zela egin zuten bakarra". Defentsaren esanetan, mugimendu sozial orok behar du antolaketa minimo bat, baina auzi honetan "izaera kriminala" eman nahi izatea kritikatu du, eta mugimendu sozialentzat nahiz adierazpen askatasunarentzat "aurrekari larriak" ezar ditzakeela ohartarazi du.
Auzipetuen salaketa eta eskerrak
Epaitegietatik atera direnean, zazpi auzipetuak txalo artean hartu dituzte dozenaka lagunek epaitegiaren atarian, eta hitza hartu dute, epaiketan zehar bizi izan dituzten "bidegabekeriak" salatzeko eta babesa erakutsi dieten guztiei eskerrak emateko.
Horien aburuz, prozesuan zehar "enpresa eta fiskaltza eskutik" izan dira "herri-mugimendua kriminalizatu nahian", eta "behin eta berriz" ukatu diete abokatuei "epaiketara egiazki eraman gaituen testuingurua aurkezteko aukera, hau da, enpresak diru publikotik 43 milioi euro lortzeko gure kriminalizazioa behar duela eta horretarako nahitaez talde kriminal hierarkiko eta antolatua garela sinetsaraztea lortu nahi dutela".
Horrez gain, salatu dute euren kontra "gezurretan oinarritutako kontakizun misogino, patriarkala eta klasista" asmatu dutela, bai eta partaideen itxuraren araberako aurreiritziak ("antisistema", "motxiladunak", "rastadunak"...) erabili ere. Hori dela eta, auzipetuen ustez, "garenagatik epaitu gaituzte, ez egin dugunagatik".
Halaber, aukera probestu nahi izan dute gertakarien egunetik eta epaiketak iraun duen asteetan "karrikan, etxean, bulegoan, lantegian eta baserrian bidelagun" izan dituzten herritar guztiak. Epaiketaz eta etor litekeen epaiaz harago, "ospatzeko hamaika arrazoi" daudela esan dute, "borrokaren garaipen handiena bidea bera" izan delako, euren iritziz. "Borrokak merezi duela erakutsi dugu, eta atzendu gabe, lortu dugu udaberri honetan ere Aroztegiko lur berdea loratzen ikustea", esan dute.
Ohartarazi dutenez, epaiketa amaituta ere, Aroztegiko UGEPa bertan behera gelditzen ez den bitartean, makroproiektuak aurrera egiteko arriskua ez da desagertu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Sarrigurenen, emaztea hiltzea eta ama larri zauritzea egotzita
Gertakariak Eguesibarrean (Nafarroa) jazo dira, arratsaldeko 19:30ak aldera.
Gaizki aparkatzeagatik jarritako isunak egiazkoak direla ziurtatu du Hendaiako Herriko Etxeak
Bidasoa eskualdeko hainbat bizilaguni isunak kobratzeko posta bidez bidalitako gutunak iruzurra zirela zabaldu zuen ostegunean Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
11 urteko zigorra ezarri diote gizon bati Bizkaian, bikotekide ohiaren etxera baimen gabe sartu eta hura bortxatzeagatik
Bikotekideak izan ziren sei urtez, nahiz eta ez ziren elkarrekin bizi. 2021eko azaroan neskak amaitutzat eman zuen harremana. Gizonak, ordea, kontaktuan jarraitzeko eskatu zion, eta 2021eko azaroaren 22ko goizean emakumearen etxera sartu zen, haren baimenik gabe, eta bortxatu egin zuen.
Baskoniak ehunka zaleren babesa jasoko du Valentzian
Baskoniaren mila jarraitzaile inguru joan dira Valentziara 2026ko Errege Kopa dela eta. Eguraldia lagun, giroa ezin hobea da Baskoniako zaleen bilgunea den "Araba Etxean".
65 urtetik gorako pertsonen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k egunero kontsumitzen dute alkohola, eta emakumeen artean gora egin du lo-eragileen eta lasaigarrien erabilerak.
8 urteko kartzela-zigorra Legorretan kontrako norabidean zihoala hiru pertsonaren heriotza eragin zuen gidariarentzat
Akusazioek eta defentsak akordioa adostu dute, eta akusatuak erruduna dela onartu du. Hori dela eta, ez da beharrezkoa epaiketarekin jarraitzea. Ostiral honetan Gipuzkoako Auzitegian egindako saioan, auzipetuak barkamena eskatu die biktimen sendiei, malko artean.
Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean, emakume etorkinak prostituitzera behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; Nafarroara iritsitakoan, baina, mehatxatu egiten zieten eta prostituitzera behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil du eta emaztea larri zauritu du bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteei matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.