EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

35 ºC arteko tenperaturak neurtu dituzte bero-boladaren lehen egunean

Arabako eta Bizkaiko mendebaldean eta Nafarroako Erriberan neurtu dituzte eguneko tenperatura beroenetakoak. Kostaldean, ostera, termometroak ez dira oso goian ibili, brisari esker. Gau tropikala izango dute hainbat lekutan.
18:00 - 20:00
Uda giroa eta beroa, maiatzeko azken egunetan

Iragarritako bero handia ostegun honetan iritsi da Euskadira eta Nafarroara. Tenperatura maximoak 30 ºC-tik gorakoak izan dira gaur barnealdeko hainbat tokitan, eta egoera berezia izan da; izan ere, hegoaldetik aire beroa sartu da. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez, gaur, maiatzak 29, eta bihar, ostirala, tenperaturak nabarmen egingo du gora.

Horrez gain, Estatuko Meteorologia Agentziak (AEMET) abisu horia ezarri du Nafarroan, tenperatura altuek eragin dezaketen arriskua dela eta, batez ere Nafarroa hegoaldean.

Eguneko tenperatura beroenak Bizkaiko eta Arabako mendebaldean neurtu dituzte. Sopuerta, Zalla, Laudio eta Amurrioko estazio meteorologikoetan 35 ºC-ak gainditu dituzte arratsaldean. Dena dela, Gasteiz maiatzeko errekorra gainditzetik gradu batera geratu da, eta Bilbo, bira.

Gipuzkoa eta Bizkaiko barneko eskualdeetan eta Nafarroan ere bero egin du. Tenperatura altuenak 30 ºC-tik gorakoak izan dira orokorrean. Eta Erriberan, Tuteran, esaterako, 34 ºC-ak gainditu dituzte.

Giro epel eta goxoena kostaldean izan da, brisa sartu eta termometroei galga jarri baitie. Adibide bat jartzearren, Bermeoko Almike meteorologia estazioan 24,4 ºC-koa izan da gaur hozbero altuena, arratsaldeko 18:00ak aldera hartutakoa.

Gaua ere beroa izango da bailara askotan, ez ohikoa, maiatzean gaudela kontuan izanda.

18:00 - 20:00

Bihar, ostirala, beroak jarraituko du, baina arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea. Tenperatura altuak izango ditugu, baina baliteke gaur baino zertxobait baxuagoak izatea.

Agintariek azpimarratu dute oso garrantzitsua dela neurriak hartzea, eguerdian eguzkitan ez egotea, behar bezala hidratatzea eta meteorologia eta babes zibileko zerbitzu ofizialen gomendioak jarraitzea.

Larunbatean, maiatzaren 31n, tenperaturak zertxobait jaitsiko dira. Kantauri isurialdean behe-hodei ugari izango dira, baina eguerdi eta arratsalde partean zerua zertxobait irekiko da. Araba eta Nafarroa hegoaldean eguzkia nagusituko da. Arratsaldean, zaparrada trumoitsuak bota ditzake, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak 23-24 ºC ingurukoak izango dira kostaldean, eta barnealdean 30 ºC inguruan jarraituko dute, ipar eta ipar-mendebaldeko haizearekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X