Bizkaibusek eskaripeko zerbitzua ezarriko du landa-eremuetan 2026tik aurrera
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaibusen irudi berria aurkeztu du, eta iragarri du hiriarteko zerbitzuan egiturazko eraldaketa egingo dela: lineak berrantolatuko dira, autobus elektrikoak sartuko dira eta landa eremuetan eskaripeko garraioa zabalduko da. Ekimenaren helburua da hiriarteko garraio publikoa gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren eskaera berrietara egokitzea.
Nobedade nagusienetako bat da eskaripeko garraioa landa-eskualdeetan progresiboki ezarri asmo dutela.
Eskaripeko garraioaren proiektu pilotu batekin hasiko da, Busturialdean, ekainaren 21etik aurrera, eta lehen fasean "anplitudearen eta ibilbidearen hobekuntza, maiztasun gehiago eta geltoki gehiago" ezartzea aurreikusten du. Lotune zentroa Gernikan egongo da. Ibilbide berriak lehendik dauden lineetan oinarrituko dira, baina zabalagoak izango dira.
Lehenengo egitura pilotu hori udan eta "udazkeneko hilabete batzuetan" egongo da aktibo, erabiltzaileen erabilera-datuak zein gehien eskatutako ibilbideak biltzeko. Irailetik aurrera prozesu parte-hartzaile bat zabalduko dute, eskualdeek landa eremuetako bizilagunen demografia eta beharren datuekin beteko duten galdetegi batekin. Guztira, 13 udalek hartuko dute parte proba pilotuan.
Erabiltzaileek zehaztuko dute, aplikazio baten bidez, nora eta noiz joan behar duten; horrela, ibilbideak eskarira egokituko dira eta geltokia etxetik ahalik eta gertuen egongo da. Algoritmo batek ahalik eta konexio onena egingo du.
2026an Busturialderako zerbitzua erabat aktibo egongo da, erabiltzaileen eskaera-datuak eta zerbitzuaren ibilbideak eta aukerak aurrez aurre jarri ondoren, eta pixkanaka Enkarterri, Lea-Artibai, Arratia eta Mungialdera zabalduko da.
Aldi berean, Bizkaibusek bere flota erabat modernizatuko du, eta 142 autobus berri izango ditu 2027ra bitarte; horietatik 21 elektrikoak izango dira. Gainera, horiek kargatzeko azpiegitura espezifiko bat garatuko da (Aparkabisako elektrifikazioa, kasu), eta geltokian kamera termikoak instalatuko dira, baita bateriekin gerta litezkeen gorabeherei aurre egiteko esku-hartze azkarreko sistema bat ere, segurtasun-estandarrak indartzeko.
Garraio, Mugikortasun eta Turismoko foru diputatu Sonia Perez Ezquerrak nabarmendu du aldaketa horiek eraldaketa sakon baten parte direla, eta markesinetan, autobusetan eta kanal digitaletan dagoeneko ikus daitekeen identitate bisual berri bati erantzuten diotela. Sarearen berrantolaketari esker, halaber, urtean 700.000 kilometro baino gehiago murriztuko da zirkulazioa Bilbon, eta, hala, zerbitzuak indartuko dira lurraldeko beste eremu batzuetan.
Azkenik, aginte-postu bateratua sortzea aurreikusi da, sistemaren koordinazioa eta segurtasuna hobetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.