"Oso litekeena" da bost urtean batez besteko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzea
Iazkoa izan zen inoiz erregistratu den urterik beroena eta Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du lurreko batez besteko tenperaturak gora egiten jarraituko duela. Horren arabera, % 70eko aukera dago hurrengo bost urteetan tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzeko.
2015ean sinatutako Parisko Akordioan, batez besteko tenperatura industria-aurreko (1850-1990) maila baino 1,5 gradu beroagoa ez izateko konpromisoa hartu zuten sinatzaileek.
Hala ere, 1,5 graduko langa hori gainditu zen lehen aldiz 2024an (1,55 gradu, hain zuzen ere), eta % 86ko aukera dago, Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, igoera hori datozen bost urteetan ere gainditzeko.
Halaber, erakundeak aurreikusi du hurrengo bost urteetan 1,2 eta 1,9 gradu arteko gorakada izatea. Ez hori bakarrik, % 80ko aukera dago ondorengo bost urteetako bat (2025-2029) inoizko beroena izateko.
Adituen esanetan, Lurreko tenperaturak gora egiten duen heinean areagotu egingo dira lehorteak, bero boladak, uholdeak eta poloetako eta glaziarretako izotza azkarrago urtuko da.
Azkenik, aurtengo txostenak iragarri du Artikoko tenperatura batez beste 2,4 gradu igoko dela, munduko batezbestekoa baino hiru aldiz handiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.