Frantziako Asanbleak emisio gutxiko eremuen kontrako lege-proposamena onartu du
Ipar Euskal Herrian eta Frantzian emisio gutxiko eremuak bertan behera uzteko artikulua onartu du ostegun honetan Frantziako Asanbleak. Les Republicains eta Rassablement Nationale alderdiek aurkeztu dute lege-proiektuaren artikulua, eta, aurrera atera da, 98 aldeko botorekin, eta aurkako 51rekin. Hala ere, isuri gutxiko eremuak behin betiko ezeztatzeko berriz ere bozkatu beharko du Asanbleak. Hori ekainaren 13an izango da.
Azken hilabeteetan hautsak harrotuta daude Frantzian emisio gutxiko eremuak direla eta. Urte hasieran, adibidez, Lapurdin geldiarazi egin zuten kostaldeko errepide nagusia emisio gutxiko eremu izendatzeko prozesua, Frantziako Asanbleako batzorde batek neurri horien aurka agertu ondotik.
2018an onartu zen Frantzian Emisio Gutxiko Eremuen araudia, kritika askoren artean. Auto gidarien zenbait elkarte eta alderdi politiko batzuk, hala nola Marine Le Penen ultraeskuindarrarena, neurriaren aurka azaldu dira behin baino gehiagotan, neurri baztertzaileak direla argudiatuta.
François Bayrou Frantziako lehen ministroak gidatzen duen taldearen aburuz, erabakia "aldrebesa" da, eta Agnès Panier Runacher Ekologia ministroak, berriz, esan du Emisio Gutxiko Eremu batzuetan (Parisen eta Lyonen, kasu) neurria mantentzeko ahalegina egin duela, zuzenketa bat aurkeztuz, baina parlamentariek baztertu egin dutela.
"Neurri honek ahalbidetzen du herritarrak baldintza osasungarrietan bizitzea. Airearen kalitate eskasak milaka heriotza goiztiar eragiten ditu urtero, baita gaixotasun larriak eta patologiak ere, umeen artean, batik bat", kritikatu du ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.