IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira San Fermin jaietako txupinazoa botatzeko bost hautagaiak

Sanferminetako mahaiak bost hautagaitza aukeratu ditu: AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien senideen Nafarroako elkartea, Iruñeko Gaiteroen Elkartea, Alberto Gurrea Sanz jota kantaria, Juan Jose Martinena historialaria eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea.
2024ko txupinazoa, Iruñean
2024ko txupinazoa, Iruñean. Artxiboko argazkia: EFE

AFAN Alzheimerra eta bestelako dementziak dituzten pertsonen eta haien senideen Nafarroako elkartea, Iruñeko Gaiteroen Elkartea, Alberto Gurrea Sanz jota kantaria, Juan Jose Martinena historialaria eta Yala Nafarroa Palestinarekin elkartea dira 2025eko sanferminetako txupinazoa jaurtitzeko hautagai ofizialak.

Sanferminetako mahaiak asteazken honetan egin duen bileran aukeratu ditu bost hautagaiak.

Ekainaren 2tik 13ra arte egongo da zabalik botoa emateko epea. Iruñean erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bozketan parte hartzeko aukera. Ohi bezala, hiru modu egongo dira horretarako: aurrez aurre Civivox bulegoetan egongo diren hautestontzietan, 010 Herritarren Arretarako Telefonoan (948 420 100) eta Iruñeko Udalaren webgunean.

Berritasun gisa, Udaletxe plazatik sanferminetako entzierro bat ikusteko 40 sarrera bikoitz eskuratzeko zozketan parte hartuko dute botoa ematean harremanetarako kontaktua uzten dutenek.

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X