Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil hurren zegoen haur bat lanorduetatik kanpo artatzeagatik
"Faltan botatzen dugu" plataformak salatu duenez, Osakidetzak kargu hartu dio Gurutzetako Ospitaleko pediatra bati, lau asteetan zehar gaueko ordu txikietan hil hurren zegoen 4 urteko neskato bati zaintza aringarriak emateagatik, eta ospitalearen baliabideekin kalean egoteagatik". Neskatoa hil eta hurrengo egunean egin zion ohartarazpena Osakidetzak medikuari.
Kasu honetatik harago, Osakidetzak Padiatria arloko zaintza paliatiboak erabat abandonatuta dituela salatu du elkarteak; izan ere, gertakari horrek agerian uzten du, elkartearen arabera, zaintza aringarrien zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen "egoera kritikoa eta baliabiderik eza".
Zehazki, salatu du Osakidetzak etxez etxeko arretarako talde bakarra duela Euskadi osoan, goizeko ordutegian —08:00etatik 15:00etara—, eta ez duela ematen 24 orduko arreta jarraitua. Elkarteak ekintza politiko eta sozial handiagoa eskatu du, egoera hobetze aldera.
Kasu zehatz batek piztu du salaketa. Lau urteko neskato bat eta bere familia hainbat astez etxean lagundu ostean, goizaldean, ordutegi ofizialetik kanpo, bisita egin zien zainketa aringarri pediatrikoen taldeak. Ez zen lehenengo aldia, baina orduko hartan, zuzendaritzak kargu hartu zien. Hala, neskatoa hil eta biharamunean azalpenak eskatu zizkieten, "ordutegitik kanpo ospitaleko baliabideak erabiltzeagatik".
"13 urtez ordutegitik kanpo laguntza ematen aritu ondotik, askotan babesik gabe", kargu hartu dioten medikua Osakidetzako arduradunekin "haserre, amorratuta eta etsita" agertu da.
"Ez zaio inori kargu hartu"
Alberto Martinez Osasun sailburuak Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean ukatu egin du Osakidetzak pediatrari kargu hartu izana.
Horren arabera, "erizaintzako ikuskaritzak prebentzioz jakinarazi zion medikuari auto bat hartzen bazuen, aldez aurretik abisatu behar zuela", baina, "segurtasun ohartarazpen bat besterik ez" zela izan nabarmendu du.
Sailburuak onartu du Euskadi osorako etxez etxeko unitate zerbitzu bakarra dagoela zainketa aringarrien zerbitzu pediatrikoetan. Defendatu duenez, baina, iaz pediatriako 900 profesionalek jaso zuten zainketa aringarrien formakuntza, eta iritzio dio sare osoaren koordinazioa egokia dela.
Osasun Sailak ere ohar bat publikatu du gai honen kontura, eta ziurtatu du ez diola kargu hartu medikuari: "Erizaintzako kargu batek zenbait profesional ohartarazi zituen ospitaleko ibilgailu kororatibo bat aldez aurretik abisatu gabe eta lan-ordutegitik kanpo ibilgailu bat behar bezala erabiltzeko iradokizunera mugatzen dela, aldez aurretik jakinarazi gabe eta idatziz jasota utzi gabe".
"Prebentziozko informazioa da ibilgailu korporatibo baen erabileraren kudeaketan, langilearen segurtasun babeseko, edoizen gorabeheraren aurrean", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.