Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostian egindako manifestaldi batek hiriaren turistifikazioak eragindako egoera "kritikoa" salatu du

Bizilagunekin plataformak deituriko martxak "turistifikazioa gelditzea" eskatu du. Euren ustez, horrek ekartzen baitu "biztanleak Donostiatik kanpo joatea eta ingurunea degradatzea, merkatuaren mesedetan". Era berean, hiriko etxebizitza arloa egoera "kritikoan" dela salatu du.

Turistifikazioaren aurkako manifestaldia Donostian. Argazkia: EFE.

Bizilagunekin plataformak Donostian deitutako manifestazioa batek eskatu du "turistifikazioa gelditzea" eta Donostiako bizilagunak "erdigunean" jarriko dituen eredu berri baterako "trantsizioa". Plataforma azaldutakoaren arabera, egungo ereduak egoera "kritiko" batera eraman du hiriko etxebizitza arloa.

Manifestazioa "Bertan bizi nahi dugu. ¡Stop turistificación!" lelopean, 12:00etan abiatu da Kontxako erlojuetatik, hiriaren erdigunea eta Alde Zaharra zeharkatzeko.

Horretan, plataformak salatu du turistifikazioaren fenomenoa "ez dela berria", eta "desazkunde turistiko" baten aldeko apustua egin beharko litzatekeela.

Era berean, salatu du turismoaren industria "kontrolik gabe" hasi dela eta "lurraldeak hondatzen" dituela, "biztanleak kanporatuz eta ingurunea degradatuz, merkatuaren mesedetan".

Bizilagunekin plataformaren iritziz, egungo ereduak egoera "kritiko" batera eraman du hiriko etxebizitza arloa, "etxebizitza turistikoak, bigarren egoitzak eta sasoiko kontratuak ugarituz; eta, ondorioz, etxebizitzarako sarbidea zailduz eta prezioak igoz".

 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X