Osakidetzak ordutegiak murriztu eta osasun-zentro batzuk itxiko ditu udan
Aldaketa horiek zentroen % 37ri eragingo diete. ELA eta CCOO sindikatuek udako plangintza kritikatu dute. Osakidetzaren egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen dutela” ziurtatu dute eta “benetako konponbideei heltzeko" negoziazio prozesua hastea eskatu dute.
Gasteizko osasun-zentro bat. Artxiboko irudia: EITB
Osakidetzak asteazken honetan jakinarazi du udako hilabeteetan lehen arretako osasun-zentro batzuk itxi eta ordutegiak murriztuko dituela. Neurria osasun zentroen % 37tan aplikatuko da. Sindikatuek kritikatu egin dute.
Udako plangintza iragarri du osasun zerbitzuak, eta jakinarazi ahalik eta ordutegi-egokitzapen eta baliabide-itxiera gutxien egiten saiatu dela. Horrekin batera, berrikuntza gisa, lehen arretako osasun-zentroen ordutegiei buruzko informazioa eguneratua emango du egunero bere webgunean.
Ordutegi egokitzapen horiek ekainean hasi dira zentro batzuetan, eta irailera arte luzatuko dira. Kasu gehienetan, aldaketa nagusia da arreta-ordutegia 08:00-17:00 izango dela, 20:00ak arte izan beharrean.
Horrez gainera, osasun-egoitza batzuk puntualki itxiko dituzte, egun solteetan. Oro har, asteko egunen batean ordu batzuk irekitzen dituzten kontsultategi txikiei eragingo die itxierak.
Irekiera-ordutegitik kanpo, Osakidetzak gogorarazi du osasun-arreta bermatuta egongo dela Etengabeko Arretako Guneetan (EAG) eta larrialdi zerbitzuetan.
Osasun Sailak egokitzapen horiek justifikatu ditu, udan “arnas-gaixotasunen presentzia murrizten” delako eta, “ondorioz, asistentzia-eskari txikiagoa izan ohi” delako.
Sindikatuek kritikatu egin dute aldaketa
Udako plangintzaren berri izan ostean, ELA sindikatuak salatu du lehen mailako arretako "murrizketa zuzen" horiek agerian uzten dutela Osakidetzako egiturazko arazoek “bere horretan jarraitzen” dutela. Sindikatuek salatu dute ez dela “neurri egokirik” hartu, eta Osasun Sailak Osakidetzako “hobekuntzei buruzko propaganda” egin duela.
Horrekin batera, gogorarazi du gaur egun behin-behineko langileen tasa % 58koa dela eta 27.000 laguni eragiten diela. Sindikatuaren esanetan, Osakidetzak, guztira, 1.641 plaza ditu bete gabe, horietatik 161 erizaintzako langileei dagozkie eta 418 espezialitatetako medikuntzako plazei.
CCOOk, bestalde, herritarrei zuzenean eragiten dieten neurri "argi eta garbi atzerakoiak" gaitzetsi ditu, eta Osasun Sailari eskatu dio negoziazio-prozesu bat ireki dezala benetako konponbideei ekiteko, profesionalak erakartzeko eta fidelizatzeko, asistentzia-estaldura bermatzeko eta lehen mailako arreta indartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.