HARROTASUNAREN EGUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehgamek Bilbao Bizkaia Harro ekimena boikotatzeko deia egin du

EAJk Harrotasunaren Nazioarteko Eguna “bereganatu eta turistifikatu" nahi duela salatu du, eta Bizkaiko E28 Koordinadorak ekainaren 28rako deitutako manifestazio “herrikoi eta aldarrikatzailera” joateko deia egin du.

(Foto de ARCHIVO)

The rainbow flag is pictured during opening event of the 'Brussels Pride', Wednesday 07 May 2025 in Brussels. The opening event was organized by Rainbow House. Brussels Pride puts the LGBTQIA+ community in the spotlight by adorning the streets of Brussels with the colors of the rainbow.



Europa Press/Contacto/LOU LAMPAERT

07/5/2025
Ortzadarraren bandera. Argazkia: Europa Press

Ehgam Bilbo+ taldeak Bilbao Bizkaia Harro egitasmoari boikota egiteko eta horren barruan antolatutako ekintzetan ez parte hartzeko deia egin du. Horren arabera ,EAJk “turismo gay zuri aberatsa Bilbora erakartzeko hiri-negozio gisa” antolatutako egitasmoa da, eta, horren bidez, “E28ko manifa eta ondorengo ohiko ospakizunak erabat boikoteatu eta eragotzi nahi ditu” Bilboko Udalak. Horrenbestez, manifestazio horretan parte hartzeko deia egin dute.

Hedabideetara zabaldu duten manifestuan Ehgamek salatu duenez, Udalak “hainbat saiakera folkloriko-turistiko-neoliberal egin ditu” ekainaren 28ko eguna —LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzekoa—  “makrofestibalen eredu merkantilista berbera ezarriz” bereganatzeko, eta horretarako Ortzadar LGBT elkartea erabili du.

Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Basquetourrek gastatu dutenari “lotsagarri" iritzi dio Ehgam taldeak, eta, horren iritziz, “aurten marka guztiak hautsi dituzte“.

Ekainaren 21eko karroza desfileaz gainera, ekainaren 28rako antolatu duten kontzertutzarra aipatu dute. Kontzertua Areatzan izango da, normalean egun horretako manifestazioa amaitzen den lekuan. Hori dela eta, taldearen iritzian, Udalak, kontzertua antolatuta, “manifestazioa eta ondorengo ohiko ospakizunak erabat boikoteatu eta eragotzi nahi ditu”.

Ehgam Bilbo+ taldeak Casillatik 12:00etan aterako den manifestazioarekin —Bizkaiko E28 Koordinadorak deitu du— bat egingo duela jakinarazi du, eta bertan parte hartzeko deia egin du. Halaber, “Bilboko EAJren Udalak Bilbao Bizkaia Harro plan turistikoaren bidez antolatu duen programazio zentzugabeari boikota” egiteko deia egin du. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X