HIZKUNTZA POLITIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk hautsi egin ditu lan deialdi publikoetan euskara blindatzeko PSE-EEkin abiatutako negoziazioak

Jeltzaleen iturriek aurreratu dute EAJk berak bakarrik egingo duela aurrera eta Enplegu Publikoaren Legea aldatzen saiatuko dela, euskara eskakizunak bermatzeko.

VITORIA, 03/06/2025.- Los máximos dirigentes de los dos partidos que sustentan al Gobierno Vasco, Aitor Esteban (i) del PNV y Eneko Andueza del PSE-EE,  han presentado este martes en Vitoria la proposición de ley de medidas urgentes en materia de vivienda. EFE / L. Rico
Aitor Esteban eta Eneko Andueza, artxiboko irudi batean.

EAJk eta PSE-EEk ez dute lortu enplegu publikora sartzeko prozesuetan euskara eskakizuna bermatzeko proposamen bat adostea. Orain bi aste inguru baieztatu zuten jeltzaleek testua sozialistekin adosteko “azken saiakera” egingo zutela, baina gaur jakin da ahalegina antzua izan dela.

EAJk berak bakarrik erregistratu du Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko proposamena Eusko Legebiltzarrean. Horren arabera, derrigortasun orokorra atzean utzi, eta tokian tokiko administrazioak erabakiko luke lanpostu bakoitzerako hizkuntza eskakizuna. 

Markel Olano EAJko legebiltzarkideak eman ditu erabakiari buruzko azalpenak, eguerdian egindako agerraldian. Baieztatu du ez dela posible izan PSE-EEkin akordioa ixtea, eta aitortu du  gai honetan “desdostasunak” dituztela gobernukide duten alderdiarekin.  "Ez da ezeren haustura. Prozesu leial bat izan da, bere hasiera eta amaierarekin. Guk ez dugu ezer puskatu. Atzo arte saiatu eta gero, ikusita irtenbiderik ez dagoela eta desadostasunak nabarmenak direla, gure ekimena martxan jartzea erabaki dugu", erantsi du.

Bere aldetik, haserre mintzatu da Pau Blasi  PSE-EEren Azterlan, Programa, Prestakuntza eta Euskara idazkaria, eta EAJri leporatu dio gobernu akordioan hitzartutakoa ez betetzea.  Urtetako akordioa urratu dela iritzi dio ordezkari sozialistak. "Ez da desadostasun makala. EH Bilduri segidismoa egiteagatik, gobernu akordioan jasotakoa hautsi dute", salatu du. 

Aldiz, pozik agertu da Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkidea, "behingoz" euskara eskakizunen afera "auzitegietatik Legebiltzarrera" eramatea lortu dutelako. Jeltzaleen proposamena "motz" geratzen dela iritzi badio ere, elkarlanerako aukera zabaldu dela esan du. 

EH Bilduk ekainaren 10ean erregistratu zuen bere proposamena. Orain arteko funtzionamendua itzultzea planteatzen du koalizioak.  "Bi hizkuntzen eskakizuna orokorra izatea" nahi da, eta "salbuestea, betiere modu justifikatuan eta objektiboan, botere publikoek zehaztutako lanpostuak". Kasu horietan, euskara-eskakizuna meritu gisa baloratuko litzateke.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X