HERNANI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hernaniko alkateak esan du "lintxatu behar zuten" pertsona bat babestu zutela

Istiluak izan dira bart, Hernanin, hainbat talderen artean. Borrokak izan dira, eta Ertzainei objektuak jaurti dizkiete. Segurtasun Sailak adierazi du lagun bat atxilotu dutela.

18:00 - 20:00

Bart gauean, Hernanin, istilu ugari izan dira, zenbait leku eta unetan, Euskadi Irratiak jakin duenez. Udalak jakinarazi duenez, oraingoz ez da argitu istiluak elkarrekin lotuta dauden. Borrokak izan dira, hainbat talderen artean.

Segurtasun Sailak konfirmatu du lagun bat atxilotu dutela. Iturrien arabera,
istilu nabarmenenak 03:30ak aldera izan dira. Udaltzaingoak Ertzaintzaren laguntza eskatu du, Gudarien Enparantza inguruan hainbat gazte talderen artean gertatzen ari ziren istiluak bideratzeko. Ertzaintza iritsi denean objektuak jaurtiz hartu dituzte. Gertakari horiek direla eta, pertsona bat atxilotu dute.

Udalak adierazi duenez, istiluak hainbat unetan jazo dira (goizeko 2:00etan eta 4:00etan), eta horien artean loturarik ote dagoen ikertzen ari dira. Oraingoz, Udalak ez du atxilotuaren inguruko informaziorik jaso.

Gauzak horrela, polizia-ikerketa zabalik dago.

Xabier Lertxundi Hernaniko alkateak ETBko 'Egun On' saioan jakinarazi duenez, "jende asko" ibili da Hernanin. Adierazi du istiluak leku eta ordu ezberdinetan izan direla. Neurri handikoak izan omen dira istiluok. Gainera, adierazi duenez, pertsona talde batek "presioa egin du" udaletxean sartzen saiatzeko, bertan "lintxatu behar zuten pertsona bat babesten saiatzen zirenean".

18:00 - 20:00

Zaurituak izan ziren, bai istiluen ondorioz, bai polizia-kargen ondorioz, eta adierazi du lesionatuetako bat Donostia Ospitalera eraman zutela, baina ez duela haren egoeraren berri, eta ez dakiela alta eman ote dioten.

Jakinarazi duenez, gaur goizean, Udalak informazioa biltzen jardun du, Ertzaintzatik, Udaltzaingotik eta Donostia Ospitaletik "informazio ofizial guztia" batzeko, zer gertatu den jakin eta horren "ondorioak atera ahal izateko".

Gaur goizeko bozeramaileen batzordean, Udalean ordezkaritza duten talde guztiek (EH Bildu, EAJ, Elkarrekin Podemos eta PSE) sinatutako adierazpen instituzionala onartu da, eta istiluak tamalgarritzat jo dituzte. "Ez dira inola ere onargarriak edozein pertsonaren osotasun fisikoaren aurkako erasoak", dio adierazpen instituzionalaren testuak, eta "elkartasuna" adierazten die kaltetutakoei.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X