Metro Bilbaok uztailaren 1ean jarriko du martxan udako ordutegia, maiztasunak egokituta
Ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa zerbitzu bereziekin osatuko dute, horren ibilbidean dauden udalerrietako jaiez eta kultura-ekitaldiez gozatu ostean etxera itzuli ahal izateko.
Metro Bilbaok uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean izango du indarrean udako ordutegia, eta tarte horretan trenen maiztasuna eta ordutegiak egokituko ditu udako hilabeteetako eskarira egokitzeko.
Uztailean eta abuztuan, metroak "mugikortasun seguruaren aldeko apustua areagotuko du beste behin", batez ere aisialdiko joan-etorrietarako.
Hori dela eta, ostiral eta larunbat gauetako zirkulazioa, ekainetik eskaintzen dena, zerbitzu bereziekin osatuko da, horren ibilbidean dauden hainbat udalerritako jaiez eta kultura-ekitaldiez gozatu nahi dutenek etxera modu seguruan itzultzeko aukera izan dezaten.
Gau osoan egongo da zerbitzua uztailaren 24ko eta 30eko gauetan ere, jai-bezperak baitira. Abuztuan, Aste Nagusia dela eta, trenen zirkulazioa etengabea izango da abuztuaren 14tik (abuztuaren 15a jaieguna izango da) 24ra bitartean, biak barne, eta etengabeko zerbitzua eskainiko du 11 egunez.
Egun bakoitzeko lehen eta azken trenak abiatzeko orduak mantendu egingo dituzte, baina eguneko maiztasunak apur bat murriztuko dira, ikasle eta langileen oporrek baldintzatutako udako eskarira egokitzeko.
Astegunetan, zerbitzua hasten denetik ia 16:00ak arte, 3 minutu eta 20 segundoan behin izango da tren bat sare nagusian, eta denbora bikoiztu egingo da gainerakoetan. Hurrengo zerbitzuek 5 minutuko tartea izango dute Bilbo aldean eta 10 minutukoa gainerakoetan.
Azkenik, Metro Bilbaoren bezeroak artatzeko hiru bulegoak (Zazpikaleak, Areeta eta Ansio) ere udako ordutegira egokituko dituzte. Uztailean hirurak irekiko dituzte, 08:00etatik 15:00etara eta astelehenetik ostiralera. Abuztuan, Zazpikaleak geltokikoak eskainiko du zerbitzua, ordutegi berean.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.