ISTRIPU LARRIA NAFARROAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

46 urteko barañaindar bat hil da Puiun, auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka eginda

58 urteko kamioilaria, berriz, onik atera da. Kamioia errepidetik atera eta irauli egin da.

Ezbeharra N-121-A errepidean, Puiun (Nafarroa). Irudia: Nafarroako suhiltzaileak

46 urteko gizon barañaindar bat hil da gaur N-121 errepideko 27. kilometroan, Puiun (Nafarroa), izandako ezbehar batean, Guardia Zibilak jakitera eman duenez. Ezbeharra 14:56an gertatu da.

Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre egin dute talka, eta, ondorioz, N-121 errepidea itxi, eta AP-15etik desbideratu dute zirkulazioa.

58 urteko kamioilaria onik atera da. Larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin autoko gidariaren bizitza salbatzeko, eta bertan hil egin da. Bestalde, kamioia errepidetik atera eta irauli egin da.

Guardia Zibila, Foruzaingoa, suhiltzaileak eta osasun-langileek bertaratu dira.

Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten.

Guardia Zibila ezbeharraren arrazoiak ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X