Gipuzkoako SOS Arrazakeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Profil etnikoaren araberako kontrolak egiteari" uztea eskatu diete Ertzaintzari eta udaltzaingoei

SOS Arrazakeriak gogorarazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu berri duela "kontrol arrazistak egiteagatik".
manifestacion racismo Bilbao efe

Politika arrazisten aurkako protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Gipuzkoako SOS Arrazakeria gobernuz kanpoko erakundeak Ertzaintzak eta udaltzaingoek "profil etnikoaren araberako kontrolak egiteari" uzteko eskatu du.

Ohar batean, SOS Arrazakeriak gogorarazi du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Frantzia zigortu berri duela "kontrol arrazistak egiteagatik".

"Kontrolatzea, dokumentazioa eskatzea eta miaketak, ohituta gaude Ertzaintzaren eta udaltzaingoen aldetik ikustera, eta profil etnikoaren arabera egiten dute", adierazi du gobernuz kanpoko erakundeak.

SOS Arrazakeriak erantsi duenez, "batzuetan delituak ikertzeko erabiltzen den aitzakia hori baino ez da, aitzakia hutsa". Testuinguru horretan, salatu du praktika hori, "ohikoa" dena, "giza eskubideen aurkakoa" dela.

Hori dela eta, beste behin ere, "praktika horrekin bukatzea, eta horri buruzko araudi argi bat egitea" eskatu du, "agintarien erantzukizuna delako, eta poliziek hori betetzea".

 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu