OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadin, sexu bidezko infekzioen kopurua bikoiztu egin da azken urtean, eta GIB kasuen kopurua mantendu da

Eusko Jaurlaritzak gaur ezagutarazi duen Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoriaren arabera, iaz 5.305 klamidia, gonorrea eta sifilis kasu atzeman zituzten. 

Bilbao 02-07-2025 El consejero de Salud del Gobierno Vasco, Alberto Martínez, el coordinador del Plan del Sida e Infecciones de Transmisión Sexual de Osakidetza, Oskar Ayerdi, y el presidente de la asociación EuskalSida, Marco Imbert, presentan en Bilbao, la memoria 2024 del Plan vasco del Sida e Infecciones de Transmisión Sexual, que anualmente recoge los principales datos epidemiológicos y las actuaciones desarrolladas en Euskadi. /// Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuak, Oskar Ayerdi Osakidetzako Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren koordinatzaileak eta Marco Imbert EuskalSida elkarteko presidenteak Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Euskal Planaren 2024ko memoria aurkeztu dute Bilbon. Plan horrek Euskadin egindako jarduerak eta datu epidemiologiko nagusiak biltzen ditu urtero. © MITXI

Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoriaren aurkezpena. Argazkia: Irekia

Sexu-transmisiozko infekzioen kopuruak gora egiten jarraitzen du. Azken urtean klamidia, gonorrea eta sifilis gaitzen kutsatzeen kopurua bikoiztu egin da Euskadin; hala ere, GIB kasu kopurua mantendu egin da (125 kasu, iaz). Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur goizean argitaratutako datuen arabera.

2024an 125 GIB kasu diagnostikatu ziren Euskadin, eta zifra hori ez da aldatu azken bost urteetan, pandemiaz geroztik.

Sexu-transmisiozko infekzio ohikoenei dagokienez —klamidia, gonorrea eta sifilisa—, guztiak hazi dira esponentzialki. Zehazki, 2024an, 2.954 klamidia kasu, 1.861 gonorrea kasu eta 490 sifilis kasu diagnostikatu ziren.

Ia adin talde guztietan izan da igoera, 20 eta 34 urtekoen artean bereziki.

Gaur goizean aurkeztu dute Hiesaren eta Sexu Transmisiozko Infekzioen Planaren 2024ko memoria, eta bertan egon dira Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzako HIESaren eta STIen Planaren koordinatzailea, Oskar Ayerdi doktorea, eta EuskalSida Elkarteen Federazioaren presidentea, Marco Imbert.

Sailburuak azpimarratu duenez, Osasun publikoko benetako arazoa da sexu-transmisiozko infekzio kasuen gorakada etengabea.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X