Oporrak bakean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasaporteekin izandako arazoa konponduta, Saharako haurrak datorren astean iritsiko dira Euskal Herrira

Saharatik uda igarotzera etortzen diren haurrak aste honetan ziren iristekoak Euskal Herrira. Baina pasaporteekin izandako arazoen ondorioz, ezin izan dute hegazkinik hartu.

Saharako haurren artxiboko irudia.

"Oporrak Bakean" taldeko ordezkariek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez, Euskal Herrira uda igarotzera etortzekoak ziren Saharako haurrek pasaportearekin zuten arazoa konpondu egin da, eta datorren astean izango dute bidaiatzeko aukera.

Saharatik uda igarotzera etortzen diren haurrak aste honetan ziren iristekoak Euskal Herrira eta espainiar estatu osora. Baina pasaporteekin izandako arazoen ondorioz, ezin izan dute hegazkinik hartu. Arazoa konponduta, datorren astean berrezarriko dituzte hegaldiak. 

"Oporrak Bakean" programa duela 30 urte baino gehiago jarri zen abian, eta Saharako haurrei uda basamortuko baldintza gogorretatik urrun igarotzeko aukera eskaintzen die.

Zure interesekoa izan daiteke

Baliza V16
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Derrigorrezkoa al da eta funtzionatzen al du V16 balizak atzerrian?

Espainian matrikulatutako ibilgailuek V16 baliza erabil dezakete beste herrialde batzuetan, 1968ko Bide Zirkulazioari buruzko Vienako Konbentzioak ezartzen baitu nazioarteko zirkulazioan dauden ibilgailuek matrikulatuta dauden herrialdeko araudia bete behar dutela. Hala ere, kontuan izan behar da konektibitateak Estatu espainiarrean bakarrik funtzionazen duela eta matxura edo istripuren bat izanez gero, tokiko larrialdi-zerbitzuei deitu beharko zaiela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X