Gorroto delituak %13,8 jaitsi ziren iaz Estatuan, baina Nafarroak eta EAEk izan zuten intzidentzia tasarik handiena
Nafarroaren intzidentzia tasa 14 kasukoa zen 100.000 biztanleko, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik (10,8). Arrazakeria edo xenofobiagatik egindako gorroto delituak izan ziren ugarienak (804), 2023an baino % 6,07 gutxiago zenbatu arren. Aitzitik, antisemitismoarekin lotutakoak igo ziren gehien (% 60,9).
Arrazakeriaren aurkako manifestazioa bat Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa izan ziren, iaz, gorroto delitu tasarik handiena izan zuten bi erkidegoak, Espainiako Barne Ministerioak ostiral honetan zabaldutako txostenaren arabera. Nafarroaren intzidentzia tasa 14 kasukoa zen 100.000 biztanleko, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurretik (10,8).
Gorroto delitu gehienek (801) arrazismoarekin edo xenofobiarekin zuten zerikusia, nahiz eta aurreko urtearekin alderatuta % 6,07 jaitsi. Horren atzetik ageri dira sexu orientazioarekin eta identitatearekin lotutakoak (528), eta generoarekin edo sexuarekin (181) lotutakoak.
Zerrendaren goiko postuetan ageri ez arren, antisemitismoarekin lotutakoak igo ziren gehien (% 60,9).
Kontrara, ideologiarekin edo ijitoen aurkako gorroto delituak nabarmen murriztu ziren iaz, % 58,2 eta % 51,3, hurrenez hurren.
Delituen nolakotasunari dagokionez, gehienak lesioak (385) eta mehatxuak (358) izan ziren, diskriminazioaren (217), tratu umiliagarriaren (107) eta irainen (106) aurretik.
Estatuko Segurtasun Indarrek atxilotutako edo ikertutako pertsonen profila honakoa izan zen, gizonezkoa (% 81,9) eta 26 ea 40 urte bitartekoa (% 28,1).
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako erregeen estatuak Iruñeko Sarasate pasealekutik lekualdatzen hasi dira
Ostiral honetan amaituko da lehenengo hiru eskulturen lekualdatzea. Takonera parkean birkokatu baino lehen, udal biltegi batera eramango dira oinarriak berreraikitzeko.
Hernanik tasa bat kobratuko die txotx denboraldira joango diren autobus antolatuei
Autobusek Ibaiondoko industrialdean aparkatu beharko dute nahitaez, eta 100 eurorainoko tasa ordaindu.
Enplegu publikoa eskuratzeko euskara eskakizuna, Konstituzionalerako bidean
Eusko Jaurlaritzak kezkaz eta harriduraz hartu du gertaturikoa, euskara administrazio publikoan normalizatzeko markoa bera zalantzan jartzen duen erabakia dela iritzita.
Arabako Foru Aldundiak uste du gurasoek abandonatutako 30 adingabe atzerritar daudela bere tutoretzapean
Asteazkenean, Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu zuen Bilbon, bi seme-alaba adingabe abandonatzeagatik. Administrazioen arabera, adingabeak legez sartzen dira Estatuan gurasoekin, eta horiek babesgabetasun-egoeran uzten dituzte, azkenean Aldundiek babes ditzaten.
Kataluniak dio Collserolan hildako basurde gehienek negatibo ematen dutela Afrikako txerri-izurritean
Ordeig kontseilariak esan du "ia ziur" dagoela gaitza giza faktoreagatik sartu dela AP-7tik edo beste komunikazio bide batetik. "Datozen egunetan jakingo dugu; ez da basurde kutsatu baten bidez sartu, giza faktorea izan da", gaineratu du.
Gutxienez bost kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zaldibarren, Bilborako noranzkoan, istripu baten ondorioz
Istripua izan da AP-8ko 80. kilometroan, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan, eta errei bat itxita behar izan dute. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, bost kilometrorainokoak.
Martuteneko eskola zaharra hustu dute
Polizia-operatiboa 09:10ean iritsi da, eta ingurua hesitu dute. Megafonia bidez abisatu dute, agenteak barrura sartu eta lau pertsona identifikatu dituzte. Edozein kasutan, eraikin horretan bizi ziren 111 lagunetatik ia denak beren kabuz atera dira azken ordu eta egunetan.
Albiste izango dira: Donostia, hiri berritzaileenaren Europako saria irabazteko hautagai, abisu horia kostaldean eta Durangoko Azokaren atarian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostia bigarren geratu da Hiri Berritzaileenaren Europako sarian, Aalborg nagusitu baita
Nikosia (Zipre) eta Danimarkako hiria izan ditu lehiakide Turinen (Italia) izan den ekitaldian.
Beloradoko mojek saltzeko asmoa zuten 30 artelan berreskuratu dituzte, Urduñan
Azaroaren amaieran egindako polizia operazioan artelanak berreskuratu eta Laura Garcia de Viedma abadesa ohia atxilotu egin zuten.