Goialdeko depresiotik bederatzi hilabetera, Mazonek tragedia nola kudeatu zuen salatzeko manifestazioa deitu dute
Generalitateko presidentearen dimisioa eskatzeko egingo da, hilero-hilero egin duten moduan. Oraingoan, baina, ez da Valentziako hiriburuan egingo, Catarrojan egingo da, hain zuzen.
Urak eramandako autoak, bata bestearen gainean, goialdeko depresioak kaltetutako udalerrietako batean. Artxiboko argazkia: EFE
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak dimititu dezala eskatzeko manifestazio jendetsua deitu dute astearte arratsalderako, hilero-hilero legez, Valentziako probintzian 228 hildako eragin zituen GOIDIa gertatu eta bederatzi hilabetera.
Gaurkoa bederatzigarren mobilizazioa izango da eta, lehen aldiz, Catarrojan egingo da, hots, goialdeko depresioaren zero gune deitutako udalerrietako batean. Aurreko mobilizazio guztiak Valentzian egin izan dira, hiriburuan, alegia, hilaren 29aren inguruan.
Aurrekoak bezala, 200 bat elkartek eta erakundek deitu dute manifestazioa, biktimen elkarteekin batera. Mobilizazioa Catarrojan egingo da, 19:00etatik aurrera. Uholdeek gehien kaltetuetako udalerrietako bat izan zen, eta pertsona gehien hil ziren bigarrena.
Generalitateak tragedia dela eta egindako kudeaketa salatzeko eta Mazonek dimititu dezala eskatzeko ez ezik, biktimak gogorarazteko eta ondorengo egunetan lagundu zuten boluntarioak omentzeko baliatuko dute gaurko hitzordua. Gainera, olibondo bat landatu eta horma irudi bat egingo dute.
Manifestazioaren amaieran manifestua irakurriko dute "egia, justizia eta tratu duina" eskatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu errepideetan datorren astean
Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta 500-1.000 € bitarteko zigorrak eta gehienez 6 puntu kentzea dakar.
Epaitegiak arrazoia eman dio ezgaitasuna duen gazte bati, eta Gasteizko Udalean funtzionario izateko aukera izango du
Udalak erabaki zuen ez zituela LEParen oinarriak betetzen, baina gazteak bere desgaitasun-maila frogatu ahal izan zuen eta epaitegiak arrazoia eman dio.
Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Mitika diskotekako atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztea omendu dute Gasteizen
Kerman Villateren senideek prozesu judizialaren nondik norakoak salatu dituzte, eta egia eta justiziaren bila jarraituko dutela adierazi dute. Ehunka pertsona bildu dira Kermanen omenez egindako ekitaldian.
UEMAren esanetan, 2026ak “hizkuntza politika berriaren orubeak sendotzeko urtea” izan behar du
Urdiain eta Zeberio sartuta, 120 udalerrik osatzen dute jada Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (355.000 biztanle). Euskararen kontrako oldarraldia dela eta, “euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko ahalegin guztiak” egingo dituela esan du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak.
Zorteak irribarre egin dio Barakaldori: loteriaren bigarren sari batek 1,2 milioi euro utzi ditu
Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.
Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak
Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.
1932an Eibarrek Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola berreskuratu dute Frantzian
Pistola 1931 eta 1936 artean II. Errepublikako presidente izan zen Alcala Zamorari oparitu zioten Eibarko elkarte errepublikarreko emakume talde batek. Frantziako poliziak urtarrilean berreskuratu zuen legez kanpo bildumagile frantziarren eskuetan zegoen arma.
Aita Marik 56 pertsona erreskatatu ditu 2025eko azken misioan
Erreskatea gaur goizean egin dute, Lampedusatik 34 mila nautika hegoekialdera. Erreskatatutakoen artean 7 haurtxo eta 16 adingabe daude. Bi hilabeteko haurra eta bere gurasoak Aita Maritik eraman behar izan dituzte haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin.