Gizon bat atxilotu dute Tuteran, San Ferminetan salatutako intentsitate handiko sexu-erasoagatik
Sexu-erasoa uztailaren 11tik 12rako gauean salatu zuten, Iruñeko etxebizitza batean. Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, atxilotua aske geratu da.
Foruzaingoak gizon bat atxilotu du aste honetan Tuteran, sanferminetan salatutako intentsitate handiko sexu-erasoa egotzita.
Sexu-erasoa uztailaren 11tik 12rako gauean salatu zen, eta etxebizitza batean gertatu zen. Iruñeko Udaltzaingoa ikertzen ari da, eta Foruzaingoaren laguntza eskatu zuen Tuteran zegoen ustezko egilea atxilotzeko.
Atxiloketaren ostean, atxilotua aske geratu da, polizia-iturriek jakitera eman dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Padura artifizialak sortu eta etorkizuneko eraikinetako kotak igoko ditu Jaurlaritzak, itsas mailaren igoerari aurre egiteko
Egoerarik okerrenean, itsasoaren maila 0,72 metro igo liteke 2100. urtean. Horrek guztiak zuzenean eragingo die EAEko biztanleriaren % 32ri (700.000 pertsona baino gehiagori) kostaldean edo bokaletik hurbil dauden ibai haranetako biztanleei. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritza hasierako onarpena eman dio Itsasertza Babestu eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektorialari (LPS).
Duela 80 milioi urte baino gehiago Barrikan (Bizkaia) izandako glaziazio batek ezbaian jarri ditu eredu klimatikoak
Kretazeoan izotzik gabeko Lur planeta baten aukera errefusatuko luke aurkikuntza horrek, eta komunitate zientifikoan errotuta dagoen ideia hautsi, hau da, garai hartako klima izugarri beroa izan zela, planetaren historiako tenperatura altuenetakoak izateraino.
Gizon bat atxilotu dute Santurtzin, faltsututako Athleticen 2.070 kamiseta izateagatik
Atzemandako materialak 132.000 euroko balioa izango luke merkatuan, Bizkaiko Guardia Zibilak egindako kalkuluen arabera. Atxilotuari jabego industrialaren aurkako delituak egitea leporatzen diote.
Gizon bat atxilotu dute Araban, adingabeen argazkiak AArekin manipulatu eta haur pornografia sortzea egotzita
Poliziaren arabera, atxilotutakoak adingabeen argazkiak hartzen zituen kalean eta igerileku publikoetan, eta adimen artifizialarekin manipulatzen zituen biluzik ager zitezen.
'Aita Mari'k 53 pertsona lehorreratu ditu Italian, hiru egunez nabigatu ostean
Aita Marik pasa den ostiralean Mediterraneoan erreskatatutako 56 lagunetik 53 lehorreratu ditu Italiako Brindisi portuan. Izan ere, bi hilabeteko haur bat eta haren gurasoak Italiako kostazainek artatu zituzten, haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Ehunka lagun elkartu dira Zestoan, "elkartasun feministagatik" auzipetutako sei pertsonen aldeko elkarretaratzean
Herriko sei bizilagun epaituko dituzte datorren astean, integritate moralaren aurkako delitua egotzita. Akusatuetako emakumeetako baten bikotekide ohia da salaketa jarri duena, kalte egin diotela bere izen onari argudiatuz, duela urte batzuk indarkeria matxista leporatu ziotelako.
8 urteko haur bat harrapatu dute Iruñeko Marcelo Celayeta etorbidean
Haurrak izaera erreserbatuko polikontusioak jasan ditu, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute.
5 labana konfiskatu eta 51 pertsona identifikatu dituzte Barakaldoko diskoteka batetik gertu
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak eta Barakaldoko Udaltzaingoak goizaldean egindako kontrol batean atzeman dituzte, kontzertu bat ematen ari ziren dantzaleku baten inguruetan.
Gasteizko Udalak 200 euroko isunak jarriko ditu astelehenetik aurrera, Emisio Gutxiko Eremuan urraketak eginez gero
Informazio epean, Udalak bi mila ohartarazpen-gutun baino gehiago bidali dizkie arau-hausleei, zigortu beharrean pedagogia egiteko, eta horrek balio izan du pertsona askok beren egoera erregularizatzeko, salbuespenak eskatuz.
Ertzaintzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu errepideetan datorren astean
Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 500-1.000 €-ko zigorra eta gehienez 6 puntu kentzea dakar.