TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Normaltasuna nagusi zirkulazioan, AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean auto-ilarak sortu ondoren

Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu euskal errepide sarean, abuztuko lehen asteburuko trafiko irteera operazioarekin batera.

18:00 - 20:00

Zirkulazioa motel ibili da larunbat goizean euskal errepide sarean, abuztuko trafiko irteera operazio betean, eta auto-ilarak sortu dira AP-8 eta AP-1 autobideetan goizean goizetik, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.

Hala, AP-8 autobidean zazpi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira, Irun parean (Gipuzkoa), Bilborako noranzkoan.

Biriatuko inguruan ere zirkulazioa motela izan da, batez ere mugaren beste aldetik zetozen ibilgailuengatik.

Arazo gehien sortu diren beste gune bat AP-1 autobidea da, Gasteiz parean. Inguruan hiru kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.

Europako iparraldetik hegoaldera errepidez egiten diren joan-etorrien bolumen handiak auto-ilarak sortu ditu zenbait tokitan lehen orduan, abuztuko lehen asteburuko irteera operazioarekin batera ohikoa den bezala.

Bidaian atera aurretik, DGTk gomendatzen du bidaia aldez aurretik programatzea, ibilbiderik onena aukeratzeko; pneumatikoen, balazten eta argien egoera berrikustea; eta trafiko handieneko egunak eta orduak saihestea bidaiari ekiteko.

Bidaiaren bezperan, saiatu behar adina atseden hartzen eta lo egiten, beroak neke sentsazioa eta logura areagotzen baititu.

Bidaian zehar, garrantzitsua da beti segurtasun distantzia mantentzea, istripuak saihesteko, bereziki karabanan zirkulatzean; erregai depositua beteta zirkulatzea; mugikorra ez hartzea eta beste edozein distrakzio saihestea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X