Prentsa-askatasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poloniak prozesua ireki dio berriro Pablo Gonzalez euskal kazetariari

Horretarako agindua eman dute inteligentzia zerbitzuek igorritako dokumentuak jaso ondoren, eta urriaren amaieran edo azaroaren hasieran egin liteke epaiketa. Hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigorra bete dezala eska dezakete. 

(Foto de ARCHIVO)

El periodista español Pablo González, acusado de espiar para Rusia,



REMITIDA / HANDOUT por RSF

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

27/2/2023

Pablo Gonzalez, euskal kazetaria. EITB Median emititutako bideo batetik hartutako irudia

Pablo Gonzalez euskal kazetariaren aurkako prozesu penala hasi da berriro, Polonian, Errusiako inteligentzia militarrerako espioitzan aritzea leporatuta, eta baliteke epaiketa urriaren amaieran edo azaroaren hasieran egitea. Zehazki, hiru eta hamabost urte arteko kartzela-zigor eskaera egin dezakete. 

Oraingoz, prozesua berraktibatzeko arrazoia ez da publiko egin, "informazio hori isilpekoa baita", baina uztailaren 11n eman zuen Varsoviako Barruti Auzitegiak prozedurei berriro ekiteko agindua, inteligentzia zerbitzuek eta lehen ministroaren kantzelaritzak emandako dokumentuak jaso ondoren.

Euskal kazetaria Poloniak Ukrainarekin duen mugan atxilotu zuten, Errusia inbaditu eta egun gutxira, 2022ko otsailean, Errusiako zerbitzu sekretuko kide izatea egotzita.

2024ko abuztuan askatu zuten Mendebaldeko herrialdeen eta Errusiaren arteko preso truke handi batean, eta Vladimir Putin Errusiako presidenteak harrera egin zion, Moskuko aireportuan.

Gonzalezi delitu larria egotzi diote, eta hori dela eta, gutxienez lehen entzunaldi batean egon beharko du, haren kontrako akusazioa irakur diezaioten eta auziari buruzko galderei erantzun diezaien.

Testuinguru horretan, akusatuaren Varsoviako helbidera bidaliko dute deialdia, baina gaur egun ez da Polonian bizi.

Gonzalezek herrialdea uzteko akordioak ez dio herrialdera bueltatzea debekatzen, eta, horrek esan nahi du ez dagoela epaileen aurrean dena delako azalpenak emateko "oztopo formalik.

Euskal kazetaria zitazioa jaso ondoren epaileen aurrean agertzen ez bada, ordea, Auzitegiak prozesua berdin-berdin gauzatu dezake, edo nazioarteko atxilotze-agindua helerazi diezaioke Interpoli, eta horrek beste herrialde batzuetan atxilotzea ahalbidetuko luke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X