Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

22 urteko bi pertsona hil dira eta bat larri zauritu da Berantevillan izandako trafiko-istripu batean

Zauritua Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

berantevilla istripua accidente trafikoa trafico
18:00 - 20:00
N-124 errepidea, Berantevilla parean (Araba). Artxiboko argazkia.

Bi pertsona hil dira eta bat larri zauritu da igande goizean N-124 errepidean, Berantevilla parean (Araba), izandako auto-istripuan.

Bi ibilgailuren arteko talka izan da 07:20 aldera, Logroñorako noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Bertaratutako medikuak ziurtatu du ibilgailuetako batean zihoazen 22 urteko bi pertsonak hil direla. Aldiz, beste autoan zihoan pertsona zauritu egin da eta Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.

Istripuaren ondorioz, bi noranzkoetan itxi dute errepidea, eta Ertzaintzaren patruilak eta larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira. Bidea berehala zabaldu dute, eta ez da auto-ilararik sortu.

Zure interesekoa izan daiteke

eclipse solar eguzki eklipsea hego amerika sudamérica 2 de julio 2019 uztailak 2 EFE
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Araba, 2026ko abuztuko eguzki-eklipsea ikusteko Euskadiko lurralde pribilegiatua

Mende bat baino gehiago da Euskal Herrian ez dela eklipse osorik ikusten eta datorren abuzturen 12koan Araba izango da lurralde pribilegiatuena, lurralde osoan ikusgai izango baita fenomeno astronomiko berezia. Hala ere, eklipsearen puntu gorena 20:28ak aldera izango da, eta, beraz, eguzkia "oso baxu egongo da" ordurako, eta litekeena da mendebal/ipar-mendebaldeko ortzi-muga garbi duen kokalekurik ez duenak ez ikustea, eguzkia beharbada ezkutatua egongo delako ordurako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X