SUCESO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dolu eguna Erriberagoitian, Vilorian gizon bat indarkeriaz hil eta gero

Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 20:00etan, hilketa gaitzesteko; Ertzaintzak ikerketa zabalik du.

GRAFCAV1415. VILORIA, 11/08/2025.- Imagen del concejo rural de Viloria en el que la Ertzaintza ha detenido esta madrugada a un joven de 23 años como presunto autor del homicidio de un hombre de 34 en esta localidad de Ribera Alta (Álava). EFE/ L. Rico

Viloria. Argazkia: EFE

Erriberagoitian (Araba) hiru dolu-egun izango dituzte gaurtik aurrera, 34 urteko gizon bat indarkeriaz hil baitute Vilorian. Gertakariak bertako herritarrak hunkitu ditu, eta astearte honetan gaitzetsiko dute publikoki, 20:00etan egitekoa den elkarretaratzean.

Igande gauean, biktimaren senide batek Ertzaintzari deitu zion, Viloriako etxebizitza baten ondoan eraso egin ziotela ohartarazteko. Patruilak eta osasun-zerbitzuak bertaratu zirenerako, gizona hilda zegoen.

Ertzaintzak bilaketa dispositibo bat aktibatu zuen berehala, eta, horri esker, 23 urteko gazte bat aurkitu zuten, goizaldeko ordu bata pasata, Añanan. Atxilotu egin zuten, homizidio delitu bat egotzita.

Gorpua Gasteizko Auzitegiko Medikuntzako Institutura eraman zuten autopsia egiteko. Ikerketa Arabako Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuaren esku dago, eta krimenaren nondik norakoak argitzen saiatzen ari da.

Atxilotua epailearen esku jarriko dute datozen orduetan.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu