SUTEA NAFARROAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarrakazteluko sutearen eremua zaintzen eta bustitzen jarraitzen dute, berriz piztu ez dadin

Larunbat gauetik Nafarroako Zarrakaztelu herrian piztuta dagoen sutea suhiltzaileek atzo arratsaldean lortu zuten egonkortzea eta inguratzea, bi egun latzen ondotik, baina oraindik ez dago guztiz itzalita. 

A firefighting helicopter cools down the burnt area by the fire that has been burning since last Saturday night in a forest area in the municipality of Carcastillo (Navarra), Spain, 11 August 2025, the fire remains uncontrolled. EFE/ Jesus Diges
Helikoptero batek ura isurtzen du Zarrakazteluko sutean. Argazkia: EFE

Zarrakazteluko (Nafarroa) sutea itzaltzeko lanek aurrera darrai, baina suhiltzaileek erabat itzaltzea lortu ez badute ere, mugatu dute eta egonkortuta dago atzoz geroztik. Suhiltzaileak, 2 helikopterok lagunduta eremua zaintzen eta bustitzen ari dira berriz piztu ez dadin. 

Nafarroa osoa sute arrisku handienean dagoela gogoratu du Sos Nafarroak, eta nahiz eta airez eta lurretik sutea itzaltzeko lanetan jarraituko duten, adierazi du  "baldintza meteorologikoak oso txarrak direla oraindik" tenperatura altuengatik eta lurraren hezetasun eskasagatik. Testuinguru horretan, arretaz jokatzeko deia luzatu dute, sute bat sor dezakeen edozein jarduera saihesteko.

Amparo Lopez Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariak atzo adierazi duenez, sutea nola sortu zen "ikertzen" ari badira ere, "jakin badakigu giza ekintza batek eragin" piztu zela sua. 

Larunbat gauetik Nafarroako Zarrakaztelu herrian piztuta dagoen sutea atzo arratsaldean lortu zuten egonkortzea eta inguratzea suhiltzaileek, bi egun latzen ondotik. 

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Gehiago kargatu