IZURRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kantabria inbaditu duen alga asiarra Bizkaiko hondartzetara iritsi da

Itsasoaren tenperaturak gora egin du eta horrek lagundu du hori gurera hel dadin; Bizkaiko kostaldean ere agertzen hasi da, eta kezka eragin du bainua hartzera joan direnen artean.

18:00 - 20:00

Azken egunotan Kantabriako hainbat hondartza inbaditu dituen alga asiarra Muskizko hondartzara (Bizkaia) iritsi da dagoeneko. Ez da kaltegarria, eta Kantauri itsasoan izan duen hedapen azkarra urte sasoi honetako uraren tenperatura altuarekin lotuta dago.

Kantabriako Gobernuak alga hori kentzeko kanpaina hasi zuen ostiralean, eta hiru egun eskasetan 1.620 tona bildu zituzten. Udalaren lursail batean utzi dituzte, tratatu eta konpost bihurtzeko.

Muskizen, bainulariak eta herritarrak haserre agertu dira itsasertzean algak pilatu direlako, bainua hartzea zailtzen duelako eta hondartzaren ohiko irudia aldatzen duelako. Kezkatuta daude espezie inbaditzaile hori euskal kostaldeko hondartza gehiagotara hel daitekeelako.

Informazio gehiago, bideo honetan:

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Familian Mugikorrik Gabeko Eguna ospatuko dute Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familietan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta denbora partekatuaren balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X