DONOSTIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon bat hil da

Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak gizona suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea.

Salida de la travesía a nado del Paseo Nuevo

Donostiako Pasealeku Berriko zeharkaldia. Argazkia: EITB Media

50 urteko gizon bat hil da ostiral honetan Donostian, Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zela. Aste Nagusiko kirol proba arrakastatsuenetariko bat da.

Igerilariak geldialdi kardiobaskularra izan du uretan, eta Kontxako hondartzara eraman dute. Larrialdi zerbitzuko kideak hura suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu haren bizia salbatzea. 

EITBk jakin duenez, lasterketaren azken zatian gertatu da zorigaitza, 12:30 aldera, Aquarium parean. Parte-hartzailea ondoezik zegoela ikusi dute, eta harengana jo dute ziztu bizian.

Fortuna Kirol Elkarteak doluminak helarazi dizkie parte-hartzailearen senide eta ingurukoei. "Biziki hunkitzen gaitu galera mingarri horrek, eta bat egiten dugu haren familiaren, lagunen eta kideen minarekin", adierazi du elkarteak ohar baten bidez.

Gertatutakoa ikusita, bertan behera utzi dute probako sarien banaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X