Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

17 urteko mutil bat hil da Allozko urtegian, itota

SOS Nafarroak horren desagerpenaren berri jaso ostean berreskuratu dute haren gorpua. Logroñokoa zen, eta senideekin ari zen bertan eguna igarotzen.

Agenteak, gertakarien tokian. Argazkia: Guardia Zibila

17 urteko mutil baten gorpua berreskuratu dute larunbat arratsaldean Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko kideek Allozko urtegian.

SOS Nafarroak desagerpen horren berri izan ostean, Lizarrako suhiltzaileak, erreskate-helikoptero bat, anbulantzia medikalizatu bat eta agenteak bertaratu dira.

Hildakoa Logroñokoa zen, eta Allozko urtegian igarotzen ari zen eguna, senideekin batera, Gesalatz udalerrian.

Desagertu den lekutik gertu topatu dute gorpua, eta Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. 

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitu eta beharrezko eginbideak bideratzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Detenido un hombre en Berriz tras apuñalar a su mujer, herida de gravedad
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko

48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X