Eneko Goia: "Aste Nagusi borobila izan dugu"
Su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.
Eneko Goia Donostiako alkateak amaitu berri den Aste Nagusiaren balorazioa egin du igande goiz honetan eskainitako prentsaurreko batean. Zalantzarik gabe esan du aurtengoa "borobila" izan dela.
"Programatuta zeuden ekitaldi guztiak normaltasunez gauzatu dira, giro onean, eta horretarako da Aste Nagusi bat", adierazi du alkateak.
Goiaren esanetan, Donostiako Aste Nagusia "egonkortu egin da hirietako jai nagusi eta gustukoenen artean".
Beroaren eragina hainbat egunetan nabaritu dela onartu du, eta "ekitaldiren batean parte-hartzaile kopurua txikixeagoa" izan dela hori dela eta. Beste batzuetan, ordea, "arrakasta handiagoa ere" izan dutela nabarmendu du: Kursaalen jarritako ur-parke eta txirristak, adibidez, "lepo egon dira egun horietan, freskatzeko gune bezala erabili direlako".
Gorabehera posibleei dagokienez, ez da gertaera larririk izan, horren arabera, eta hori "pozgarria" dela. Edonola ere, jaietan izandako "gertaera triste bat" ekarri du gogora, Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon baten heriotza, hain zuzen. "Hor bai dagokigula zendutakoaren senitartekoari gure elkartasun osoa adieraztea", esan du, "eta hori gertatu zenean erantzun zuten zerbitzu guztiei eskertzea, arin eta bizkor aritu zirelako".
Datu esanguratsuak
Donostiako alkateak zehaztu duenez, su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.
Auzoetako ekimenak ere "oso ondo" joan direla azpimarratu du, eta Gros, Amara edo Antigua ari direla pixkanaka "jai girora zabaltzen".
Era berean, alkateak eskerrak eman dizkie "Donostia Kultura eta Donostia Festaki ondo antolatzeagatik, babesleei, laguntzaileei, bolondresei, elkarteei eta jaiak ondo atera daitezen lan egin behar duten udal zerbitzu guztiei".
Horrekin lotuta, aurreratu du hiriak inoizko garraio publiko daturik onenak izan dituela, seguruenik. Datuak behin-behinekoak dira Dbus zerbitzuaren kasuan, baina uste dute "historiako kopurua gainditu dugula erabiltzaile kopuruari dagokionez". Datu "deigarria" da: lehen kalkuluen arabera, 851.167 bidaiari izan dira, iazko Aste Nagusian baino % 5,65 gehiago.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.