Irri artean eman diote amaiera Piratek Donostiako Aste Nagusiari
Donostiako Aste Nagusia amaitu da ofizialki, baina Piratek bukaera propioa eman diote. 20 urte dira Irrikitaldia antolatzen dutela, parodiaz jositako desfilearekin festak agurtzeko. Belle Epoque-eko jantzi dotoreekin, urtean zehar hirian gertatu diren kontuak antzezten dituzte kritikaz eta umorez.
Zure interesekoa izan daiteke
Kezka Lizarra inguruan, frankismoari eta ultraeskuinari lotutako talde bat dagoelako bertan
Jatorri frankista eta ultraeskuindarra duen talde batek eraikinak erosi ditu Deierriko haran txikian, Lizarrako merindadean eta Iruñetik 40 bat kilometrora. Fundazioak sekten ezaugarri batzuk ditu, baina ez sekta gisa katalogatzeko beharrezko guztiak.
Espetxera bidali dute Bilboko portuan 120 kilo droga zeramatzala atzemandako guardia zibila
Guardia Zibileko agenteak lankide bat ikertzen ari ziren, narkotrafikoarekin zerikusia zuelakoan. Lankide horrek Fiskalaren eta Mugen arloan egiten zuen lan eta aduanetan eta mugako pasabideetan segurtasuna bermatzea zuen zeregin. Guardia Zibileko iturriek baieztatu dutenez, joan den igandean atxilotu zuten autoan eta portuko instalazioetan 120 kilo kokaina zeramatzala.
Albiste izango dira: Abisu horia elurragatik eta hotzagatik, 50 urte Franco hil zela eta Brouarden eta Muguruzaren hilketen urteurrena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Santurtziko institutu bateko irakasle baten aurkako jazarpen-kasu bat ikertzen ari da Adingabeen Fiskaltza
Adingabeen Fiskaltzak ikerketa abiatu du, Kantauri institutuko irakasle batek hainbat ikasle salatu ostean, ikasgelan hura grabatzeagatik eta mugikorraren bidez haren irudi bat manipulatu eta zabaltzeagatik.
Euskal errepideen egoera berrezarri da, goizeko lehen orduan gorabehera asko izan ostean
Bi errei itxi dituzte AP-8an, Zornotzan, eta lau kilometro arteko auto-ilarak izan dira; kamioi batek GI-636 errepidea blokeatu du Lezon, Errenteriarako noranzkoan, eta Santurtzin ere zirkulazioa oztopatu da. Gainera, errei bat itxi dute AP-1 autobidean, Soraluzen, kamioi batek matxura izan duelako.
Marlaska ministroak dio atxilotuen jatorria argitaratzeak ez duela delitua prebenitzen laguntzen
Ertzaintzak ildo horretan hartutako erabakiaren gaineko iritzia eman du, eta jatorria dena delakoa izan inor ez estigmatizatzearen alde agertu da.
Bengoetxeak azpimarratu du EHUk 192 milioi euro behar dituela inbertsio gehigarrietarako
Joxe Ramon Bengoetxea EHUko errektoreak bere ustez unibertsitate publikoak behar dituen beharrak azaltzen jarraitu du. Asteazken honetan, Eusko Legebiltzarrean izan da, eta azpiegiturak zaharkituta ez geratzeko plan batek 190 milioi euro baino gehiago izan beharko lituzkeela esan du.
Barakaldoko Lasesarre kiroldegia jendez hustu dute, sute baten ondorioz
Suhiltzaileek dagoeneko kontrolpean dute sua, eta lanean jarraitzen dute itzaltzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak herrian izandako eraso matxista gaitzetsi dute
Bi erakundeek "irmo" gaitzetsi dute emakume batek jasan duen erasoa, eta ostegunean, 12:00etan, Udaletxe plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra sortuko du Sorbona Unibertsitatean
Esther Ferrer artista donostiarraren izena hartuko du katedrak, eta "unibertso frankofonoan euskararen eta euskal sorkuntzaren proiekzioa indartzea" bilatuko du.