Sanchezek klima-larrialdiari erantzuteko "Estatu itun handi bat" proposatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak dei hori egin du azken suteei erantzuteko Galiziara egin duen bidaian, eta ziurtatu du "beharrezko baliabideak" jarriko dituztela inguru horretan aktibo dauden suteak inguratzeko.
Pedro Sanchez, gaurko agerraldian. Argazkia: EITB Media
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa Galiziara joan dira igande honetan, inguru hori kiskali duten azken suteei erantzuteko. Suteok aktibo daude zenbait kasutan, batez ere Ourense probintzian. Ourenseko Suteen Aurkako Koordinazio Operatiborako Zentroan bildu diren hedabideen aurrean egindako agerraldian, Alfonso Rueda Xuntako presidentea eta Pedro Blanco Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkaria ere izan dira.
Xuntari Galizia mehatxatzen duten hamabi suteak perimetratzeko eta itzaltzeko beharrezko baliabideak emango dizkiola ziurtatzearekin batera, Sanchezek "Estatu itun handia" iragarri du, larrialdi klimatikora "egokitzeko eta arintzeko".
"Horrek administrazio publiko guztiei eragiten die, baina baita botere legegileko talde parlamentarioei, gizarte zibil osoari, zientziari, enpresari, sindikatuei ere. Azken finean, herrialde osoari", gaineratu du Sanchezek.
"Gure gaitasunak birdimentsionatzeko moduari buruzko sakoneko hausnarketa" egiteko beharra azpimarratu du, "ez soilik erantzunean, baita prebentzioan ere". Horrela, aurreikuspen-estrategia bermatzaileagoa eta seguruagoa aktibatzea da asmoa, "borroka alderdikoia kanpoan utziko duena" eta ikerketa zientifikoari men egingo diona.
Era berean, Espainiako zerbitzari publikoen profesionaltasuna, ofizioa eta dedikazioa goraipatu ditu, eta "gaur bertan" UMEk "Lurreko Armadako 500 soldadu gehiago herrialdeko suteetan hedatuko direla" adierazi du.
Galiziari dagokionez, Xuntako presidenteak berak, Alfonso Ruedak, adierazi du igande hau egun "zaila" izango dela Ourense suntsitu duten suteak itzaltzeko, bertan 2. egoera mantenduko baita. "Etxebizitzentzat arriskua dago oraindik, eta hortik dator konfinamenduak eta ebakuazioak egin beharra", zehaztu du Ruedak, eta pertsonen segurtasuna "garrantzitsuena" dela gaineratu du.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
LABek aurrekontu handiagoa eskatu du Nafarroako baso-suhiltzaileentzat
Baso-suhiltzaileen "ahalegin handia" eskertu du sindikatuak, baita uda honetan suak itzaltzen lagundu duten nekazarien, herritarren eta elkarteen babesa ere.
Iruñea-Madril lineako Alvia tren bat gelditu da Garinoain eta Tafalla artean, katenarian izandako matxura batengatik
Zehazki, Iruñea-Madril Atocha zerbitzua eskaintzen duen Alvia 602 bat da igande goizean ez atzera ez aurrera gelditu dena, eta bidaia errepide bidez egiteko aukera eman die kaltetutako bidaiariei.
Hiru atxilotu eta zauritu bat Donostiako taberna batean izandako liskar batean
Gertaera igande goizaldean izan da, hirigunearen erdialdeko lokal batean.
Hiru talde harrapatu dituzte Nafarroan barbakoak egiten, sutea izateko arriskua muturrekoa bada ere
Gertakariak Cortesen, Goizuetan eta Lekunberrin izan dira, ibaietatik gertu.
Eneko Goia: "Aste Nagusi borobila izan dugu"
Su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.
Bilbo berriro "distiratsu", Aste Nagusiko lehen gauaren ostean
Aste Nagusiko lehen gauak musikaz eta alaitasunez bete du Bilbo. Herritarrak ospatzen ari ziren bitartean, Bilbaogarbi garbiketa zerbitzuko langileak atsedenik gabe aritu dira kaleak eta txosna-gunea garbitzeko lanean.
Bilboko Udalak neurriak hartu ditu gaurko kontzertuak bermatzeko
Juan Maria Aburto alkateak iragarri duenez, eszenatokia muntatzeko arazo teknikoak konpontzen ez badituzte, kamioi bat erabiliko dute eszenatoki gisa.
14 atxilotu Aste Nagusiko lehen gauean, horietako bi genero-indarkeriagatik eta bat ukituengatik
Atxiloketen erdiak jai-eremuan egin dituzte.
Minutu bat, mila emozio: horrelakoa izan da Faltzesko piloiko lehen entzierroa
Faltzesko piloiko 2025eko lehen entzierroak zirrara handia eragin du minutu eskaseko lasterketan. Vicente Dominguezen behiak bat eginda jaitsi dira, eta tentsio uneak eta lasterketa politak izan dira azken zatian. Balantzea ezin hobea izan da: bi zauritu arin baino ez, eta festaren hasiera arrakastatsua.