Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eneko Goia: "Aste Nagusi borobila izan dugu"

Su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.

Eneko Goia, igande honetako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB Media

Eneko Goia Donostiako alkateak amaitu berri den Aste Nagusiaren balorazioa egin du igande goiz honetan eskainitako prentsaurreko batean. Zalantzarik gabe esan du aurtengoa "borobila" izan dela.

"Programatuta zeuden ekitaldi guztiak normaltasunez gauzatu dira, giro onean, eta horretarako da Aste Nagusi bat", adierazi du alkateak.

Goiaren esanetan, Donostiako Aste Nagusia "egonkortu egin da hirietako jai nagusi eta gustukoenen artean".

Beroaren eragina hainbat egunetan nabaritu dela onartu du, eta "ekitaldiren batean parte-hartzaile kopurua txikixeagoa" izan dela hori dela eta. Beste batzuetan, ordea, "arrakasta handiagoa ere" izan dutela nabarmendu du: Kursaalen jarritako ur-parke eta txirristak, adibidez, "lepo egon dira egun horietan, freskatzeko gune bezala erabili direlako".

Gorabehera posibleei dagokienez, ez da gertaera larririk izan, horren arabera, eta hori "pozgarria" dela. Edonola ere, jaietan izandako "gertaera triste bat" ekarri du gogora, Pasealeku Berriko igeriketa zeharkaldian parte hartzen ari zen gizon baten heriotza, hain zuzen. "Hor bai dagokigula zendutakoaren senitartekoari gure elkartasun osoa adieraztea", esan du, "eta hori gertatu zenean erantzun zuten zerbitzu guztiei eskertzea, arin eta bizkor aritu zirelako". 

Datu esanguratsuak

Donostiako alkateak zehaztu duenez, su artifizialak izan dira herritar gehien bildu dituen ekitaldia; 665.000, guztira. Saguesko kontzertuei dagokienez, OBK, Morodo eta Leire Martinezenak izan dira arrakastatsuenak.

Auzoetako ekimenak ere "oso ondo" joan direla azpimarratu du, eta Gros, Amara edo Antigua ari direla pixkanaka "jai girora zabaltzen".

Era berean, alkateak eskerrak eman dizkie "Donostia Kultura eta Donostia Festaki ondo antolatzeagatik, babesleei, laguntzaileei, bolondresei, elkarteei eta jaiak ondo atera daitezen lan egin behar duten udal zerbitzu guztiei".

Horrekin lotuta, aurreratu du hiriak inoizko garraio publiko daturik onenak izan dituela, seguruenik. Datuak behin-behinekoak dira Dbus zerbitzuaren kasuan, baina uste dute "historiako kopurua gainditu dugula erabiltzaile kopuruari dagokionez". Datu "deigarria" da: lehen kalkuluen arabera, 851.167 bidaiari izan dira, iazko Aste Nagusian baino % 5,65 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X