Tenperaturek behera egin dute eta suteen egoerak hobera egin du, baina 22 suk bizi-bizi jarraitzen dute
Sute handi batzuk geldiaraztea lortu badute ere, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du probintzia askotan. Guztiak Extremadurari so daude, Jarillako sutea dela eta (Caceres), suteak Salamancara jauzi egin baitu.
Boluntarioak, Oimbrako (Ourense) sutean, itzaltze-lanak egiten. Argazkia: EFE
Beroaldiaren amaierak eta tenperatura jaitsierek mesede egin diete itzaltze lanei Espainian. Nolanahi ere, oraindik 22 sutek bizi-bizi jarraitzen dute Galizian, Extremaduran, Asturiasen eta Gaztela eta Leonen.
Egoera kezkagarriena Extremaduran dute, azken orduetan Cacereseko Jarillako suteak Salamancara jauzi egin baitu. Asteartean Rebollarreko herritarrak etxera itzuli ondoren, Jerte, Tornavacas, Cabezuela eta Hervaseko bizilagun gutxi batzuk baino ez daude etxetik kanpo, Extremadurako Gobernak jakitera eman duenez.
Galizian, berriz, zazpi sutek jarraitzen dute kontrolik gabe, guztiak Ourensen. Landa Inguruneko Kontseilaritzaren kalkuluen arabera, garrek dagoeneko 67.500 hektarea baino gehiago kiskali dituzte probintzia horretan, eta adierazi dutenez, Laroucon sortutako baso-sutea Galizian sekula izan den handiena izan da, eta oraindik ere mehatxatzen jarraitzen du. 10 udalerriri eragiten die suteak.
Gaztela eta Leongo egoera nabarmen hobetu da azken orduetan, baina 16 sute handi daude oraindik piztuta, eta milaka pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Sanabriako lakuaren Natura Parkean eta Leongo iparraldean dauden Portoko (Zamora) suei so daude begi guztiak, horiek direlako kezka iturri handienak, izaten ari diren bilakaera dela eta.
Asturiasen ere gutxitzen ari dira suteak, pixkanaka, baina oraindik bost sute dituzte bizi-bizi, bart baino bi gutxiago. Azken orduetan zazpi su kontrolatzea lortu dute suhiltzaileek, eta jakinarazi dute bi egonkortuta daudela. Leondik iritsi den Degañako sua da gehien kezkatzen duena.
Aagesenek "batuta egoteko eta zarata sortzeari uzteko" deia egin du
Sara Aagesen Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko ministroak baieztatu duenez, tenperaturen beherakadak eta aire-masa bat mendebaldetik sartu izanak "nolabaiteko barealdia" eman dio egoerari.
Era berean, esan du kiskalitako hektarea kopuruari buruzko datu zehatzik ez duen arren, zifrak oso altuak izango direla. Eta beste behin "zarata sortzeari" uzteko eskatu du, "bat eginda" egoteko unea delako.
Zure interesekoa izan daiteke
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako Ospitalera. Atxilotuak polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean bikotekideak hil omen zuen, Basaurin, baina berangoztarra zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.