Adin txikiko bat hil da eta lau pertsona zauritu dira AP-1 autobidean, auto-istripuz, Soraluze parean
Zauritutako lau pertsonak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, eta zirkulazioa erabat itxi behar izan dute Eibarrerako noranzkoan. Hala ere, 09:45erako errepidea guztiz zabaldu dute.
Adin txikiko bat hil eta lau pertsona zauritu dira asteazken honetan, AP-1 autobidean, auto-istripuz, Soraluze parean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 06:25 aldera gertatu da, Eibarrera bidean.
Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, Frantziako matrikula duen ibilgailua bidetik atera da Eitzako tunelaren barruan.
Ezbeharraren tokira bertaratutako osasun langileek adin txikikoaren heriotza baieztatu dute eta zauritutako gainerako lau bidaiariak, berriz, Donostia Ospitalera eraman dituzte. Denak senideak dira.
Istripuaren ondorioz, AP-1 autobidea itxi dute Eibarrerako noranzkoan. Bien bitartean, trafikoa GI-627 errepidetik bideratu dute.
Hala ere, istripua izan duen ibilgailua bidetik erretiratu ostean, errepidea guztiz zabaldu dute 09:45ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka herritarrek Berrizen atzo izandako hilketa matxista saiakera salatu dute
'Erasoen aurrean, autodefentsa feminista' goiburupean, manifestazio zaratatsua egin dute gaur arratsaldean Berrizen. Ehunka herritar batu dira Mugimendu Feministak deitutako protestara, atzo izandako eraso matxista irmo salatzeko. Emakundek ere bat egin du deialdiarekin.
Basauriko hilketa matxista salatu dute Berangon
Berangoko Udalak eta Emakumeen Elkarteak deituta, indarkeria zantzuekin hilda agertu zen 44 urteko emakume berangoztarra gogoan izan dute astearte honetan.
Hego Euskal Herriko garaiak Kultura Ondare ez-materiala dira jada
Espainiako Gobernuak errege-dekretu batean aitortu du Iberiar Penintsulako iparraldeko garaien balio sinbolikoa eta soziala. Deklarazioak eraikuntza tradizional horien kontserbazioa bermatzen lagunduko du; izan ere, mantentze ezak, homogeneizazioak eta belaunaldien arteko aldeak arriskuan jartzen dituzte.
21 urteko mutil bat hil da Nafarroan, nitazenoa kontsumitu ondoren
2024ko abuztuan hil zen, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioak orain egiaztatu du nitazenoek eragindako heriotza izan zela. Opioide sintetiko horri lotutako lehen heriotza da Euskal Herrian eta Estatu espainiarrean.
El Bocaleko pasaguneko ezbeharra gertatu aurretik, Poliziak 112ra deitzeko protokolorik zuen ala ez ikertzen ari da epailea
Agintariak, agenteak eta teknikariak deituko ditu deklaratzera, eta ikerketa-lerro bat abiatu du, materialen eta pasabidearen mantentze-lanen inguruan.
Erreskate ugari izan dira Aste Santuan euskal kostaldean
Jai egunak lausotzetik gertu izan diren egoerak bizi izan dira egunotan, eta erreskate ugari egin behar izan dira itsasoan, bai marearen igoerak ezustean harrapatu dituen pertsonenak, bai korronteek arrastan eramandako edo olatuek harrapatutako pertsonenak. Zorionez, ez da biktimarik izan.
25 eta 28 urteko bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, bikotekideari eta bikotekide ohiari eraso egitea egotzita
Gasteizko Udaltzaingoak pasa den ostegunean eta ostiralean egin zituen atxiloketak, astearte honetan jakitera eman duenez.
Martinezek esan du garrantzi handikoa dela ohitura osasungarriak izatea, osasunari eragiten dioten faktoreen % 50 baitira
Osasun sailburuak ariketa fisikoa egitera, elikadura zaintzera eta alkohol eta kalamu kontsumoa murriztera animatu ditu herritarrak, Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta.
Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan
Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Bizkaitik Nafarroara droga eramaten zuen gaizkile sare bat desegin dute: lau lagun atxilotu eta 22 kilo speed atzeman dituzte
Ortuellako etxebizitza batetik Nafarroara banatzen zen, eta droga 76 urteko gizon batek garraiatzen zuen.