TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adin txikiko bat hil da eta lau pertsona zauritu dira AP-1 autobidean, auto-istripuz, Soraluze parean

Zauritutako lau pertsonak Donostia Ospitalera eraman dituzte. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira, eta zirkulazioa erabat itxi behar izan dute Eibarrerako noranzkoan. Hala ere, 09:45erako errepidea guztiz zabaldu dute.

Tunel Eitza. Foto: Google Maps
Istripuaren lekua: AP-1 autobidea, Soraluze parean. Argazkia: @trafikoaEJGV

Adin txikiko bat hil eta lau pertsona zauritu dira asteazken honetan, AP-1 autobidean, auto-istripuz, Soraluze parean

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 06:25 aldera gertatu da, Eibarrera bidean. 

Argitzeko dauden arrazoiak tarteko, Frantziako matrikula duen ibilgailua bidetik atera da Eitzako tunelaren barruan. 

Ezbeharraren tokira bertaratutako osasun langileek adin txikikoaren heriotza baieztatu dute eta zauritutako gainerako lau bidaiariak, berriz, Donostia Ospitalera eraman dituzte. Denak senideak dira. 

Istripuaren ondorioz, AP-1 autobidea itxi dute Eibarrerako noranzkoan. Bien bitartean, trafikoa GI-627 errepidetik bideratu dute. 

Hala ere, istripua izan duen ibilgailua bidetik erretiratu ostean, errepidea guztiz zabaldu dute 09:45ean. 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X