NAFARROA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat ikerketapean, autoa mozkor eta gidabaimenik gabe gidatzeagatik, bi bidaiari gorputza sabaitik ateratzen ari zirela, Iruñean

23 urteko gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertu dute. Autoan zihoazen bi bidaiariak ere salatu dituzte, segurtasun-uhalik gabe zihoazelako, mugikorrarekin grabatzen.

(Foto de ARCHIVO)

Agente de la Policía Municipal de Pamplona.



REMITIDA / HANDOUT por POLICÍA MUNICIPAL DE PAMPLONA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

28/3/2022

Iruñeko Udaltzaingoa. Argazkia: Iruñeko Udala

Gidabaimenik gabe eta mozkortuta auto bat gidatzen ari zen gizon bat ikertzen ari da Iruñeko Udaltzaingoa. Harekin batera bi emakume zihoazen autoan, eta horiek ere salatu dituzte, segurtasun-uhalik gabe, ibilgailuaren sabaitik gorputz erdia ateratzen ari zirelako.

23 urteko gidaria bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertu dute, 0,66ko alkohol-tasa zuela ari baitzen gidatzen. Gainera, ez zuen gidabaimenik, epai judizial bidez kendu ziotelako.

Ibilgailuan zihoazen bi bidaiari ere salatu dituzte, gorputz erdia autotik kanpo zutela, segurtasun-uhalik gabe eta mugikorrarekin grabatzen ari zirela egotzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

naia torrealdai
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugimendu Feminista: "Indarkeria instituzional matxistari zentralitatea ematea da gaurko aldarrikapen nagusia"

Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, dozenaka protesta ekintza egin dira herri eta hirietan, arratsaldean. Milaka herritar atera dira kalera, "indarkeria instituzional matxista" salatzeko. Naia Torrealdai EHko Mugimendu Feministako eledunak esan duenez, erakundeek behin eta berriz berbiktimizatzen dituzte emakumeak, "batez ere, egiten ez dutenagatik". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X