ASTE NAGUSIA 2025

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herbehereetako Caffero pirotekniak irabazi du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketa

Lehiaketa honek Publikoaren Saria ere ematen du, baina irailean emango dute ezagutzera.

Piroteknia sarituak Aste Nagusiko lehen larunbatean eskaini zuen bere ikuskizuna. Argazkia: Bilboko Udala

Epaimahaiaren esanetan, Caffero pirotekniak irabazi du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXXIII. Lehiaketa.

Herbehereetako piroteknia etxe horrek Aste Nagusiko lehen gauean eskaini zuen ikuskizuna, abuztuaren 16an, iragan larunbatean. Bilboko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ikuskin "liluragarria" eskainita gailendu zaie Brasil, Alemania, Kanada, Galizia, Frantzia eta Italiatik iritsitako gainerako sei parte-hartzaileei.

Hiriko kultura-, gizarte-, merkataritza- eta jai-arloko profesionalek osatutako epaimahaiak hainbat arlo baloratu ditu, hala nola aire-espazioaren okupazioa, efektuen originaltasuna, ikuskizunaren erritmoa eta jarraitutasuna, barietate kromatikoa eta argitasuna, formen diseinua, ingurunearekiko integrazioa eta publikoaren harrera.

Saria igandean emango dute, abuztuaren 24an, 12:00etan, La Bilbainan, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Itziar Urtasun Berdintasun eta Jaietako zinegotzia eta lehiaketako epaimahaiaren ordezkariak buru direla.

Epaimahaiak emandako sariaren gain, lehiaketak Publikoaren Saria ere badu,  baina irailean emango dute jakitera. 'Bilbao Aste Nagusia 2025' aplikazioaren bidez zein El Correo egunkarian abuztuaren 16tik 23ra argitaratutako kupoien bidez bozkatu ahal izan dute herritarrek.

Aurten ere, su artifizialak Aste Nagusiko ikuskizun handienetako bat direla baieztatu da, Udalaren esanetan, gauero "milaka pertsona" bildu baitira Bilboko zeruan "argi, kolore eta emozio ikuskizun honetaz gozatzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

HaurSare se ha presentado este miércoles en una comparecencia en Bilbao en la que han participado el consejero de Salud, Alberto Martínez, la directora general de Osakidetza, Lore Bilbao, y la responsable de Pediatría del servicio vasco de Salud, Iratxe Salcedo.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

HaurSare sortu da, haurren gaitz kroniko konplexuak eta zainketa aringarriak artatzeko Osakidetzaren sare integrala

Helburua da errealitate horri erantzun ordenatuagoa, bidezkoagoa eta eraginkorragoa ematea, gaixotasunaren faseetara eta adingabeen kasuan kasuko konplexutasun mailara egokituko den "etengabeko asistentzia" batekin. Horretarako, pediatrek, pediatriako erizain espezialistek, gizarte langileek eta psikologoek osatutako diziplina anitzeko taldeak egongo dira, eta 24/7 laguntza eskainiko dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X