Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Espejon, eskuan matxete bat eramateagatik

Desobedientzia eta agintaritzari aurre egitea leporatu diote, baita arma zuriz mehatxu egitea ere.

Gizon bat atxilotu dute Espejon, eskuan aihotz bat zuela zihoalako kaletik.

Ostiral goizaldean atxilotu zuten, 05:40 aldera, Segurtasun Saileko iturrien arabera.

Gizona hainbat bizilagunek atxiki zuten Ertzaintza iritsi zen arte, eta arma eskutik kentzea lortu zuten. Desobedientzia eta agintaritzari aurre egitea egotzita atxilotu zuten.

Atxilotuaren aurkako eginbideak ireki dituzte, arma zuri batez mehatxu egin izana egotzita.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Definizioak bihurriak izaten dira eta, askotan, zaila izaten da erantzuna topatzea”

Larunbatean, azaroaren 22an, Euskal Herriko X. Hitz Gurutzatuen Txapelketa ospatuko dute Irunen. 30 parte hartzailetik gora izango dira, nor baino nor, txapela janzteko lehian. 2007an egin zen, lehenengoz, txapelketa, eta 2014an azkena. Urte askotako etenaldiaren ondotik, iaz, Korrikaren harira, Irungo Aitzondo elkarteak berreskuratu zuen egitasmoa, eta aurten ere antolatu dute txapelketa. Joxan Elosegi sortzaileak eta Beñat Muguruza antolakuntzako kideak txapelketaren xehetasunak kontatu dituzte. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X