Gizon bat birritan atxilotu dute astebetean, zazpi ibilgailu erre dituelakoan, Getxon
Beharrezko polizia-eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute. Poltsikoan hiru metxero zeramatzala harrapatu zuten.
Kiskalitako edukiontzi bat, Getxon. Argazkia: Getxoko Udala
Getxoko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du igande goizaldean, bi ibilgailu eta edukiontzi bat erre dituelakoan. Halaber, udalerriko bide publikoan kalteak eragitea egotzi diote. Gizaseme horixe bera antzeko gertakariengatik atxilotu duten bigarren aldia da. Udalak jakitera eman duenez, abuztuan zazpi ibilgailu eta hainbat edukiontzi erretzea leporatu diote.
Gertatu berri direnak abuztuaren 24ko goizaldean jazo ziren, Arene kalean. Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen 00:20 aldera, ibilgailu bat sutan zegoela berri emateko. Bertaratutako udaltzainek sua bizkortzeko hainbat pilula topatu zituzten inguruan.
Ordu batzuk geroago, egun horretako 04:30ean, beste abisu bat jaso zuten, Sarrikobaso kalean ibilgailu bat sutan zegoela berri emateko. Kasu horretan, Udaltzaingoari deitu zion pertsonak suteen ustezko egilearen jantzien deskribapena eman zuen.
Egun berean, 05:45ean, Neguri etorbidean, beste pertsona batek jakinarazi zuen edukiontzi bat sutan zegoela, eta, berriz ere, suhiltzaileek itzali zutela. Udaltzainek ustezko egilea topatu eta identifikatu zuten inguruan, patrikan hiru txiskero zeramatzala.
Atxilotuari zazpi ibilgailu eta hainbat edukiontzi erretzea egotzi diote, guztiak abuztuan. Polizia-eginbideak amaitutakoan, epailearen esku utziko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Kopako ospakizunak Gasteizen, lau urteko gerra Ukrainan eta O23ko agirien desklasifikazioa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
26 urteko kartzela-zigorra berretsi dute Donostian hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistarentzat
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du auzipetuak jarritako helegitea, eta berretsi egin du Gipuzkoako Auzitegiaren epaia. 17 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zion horrek, espetxe-zigorra bete eta biktimei 40.000 euroko kalte-ordaina ordaindu ondoren.
Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Sarrigurengo hilketa matxistaren egilea espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Epaileak ohartarazi du hiltzaileak ihes egiteko arriskua duela, erailketa eta giza-hilketa, saiakuntza graduan, egotzita.
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbehar 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan enpresan "dena zuzen" zegoela.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Urtero bezala, martxoaren 8ko kanpaina ondu dute Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek. "Eman tokia berdintasunari" izango du lelotzat, eta gaurtik M8ra, berdintasuna zaindu eta babesteko eremua dela aldarrikatuko dute.
Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldean iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da harrera ofiziala.