9 urteko haur bat zauritu da martxan zihoan villavesa batetik erorita, akats mekaniko baten ondorioz
Istripua 14:04an gertatu da, Sadar kalean. Ibilgailuko atea ustekabean ireki da, eta adingabea, atearen kontra zegoena, kanpora erori da. Haurra ateari katigatuta geratu da, eta hainbat metroz arrastan joan da, harik eta gidariak autobusa gelditzea lortu duen arte.
9 urteko haur bat arin zauritu da ostiral honetan Iruñean, martxan zihoan villavesa batetik erorita, autobusaren atean izandako akats mekaniko baten ondorioz, SOS Nafarroak jakitera eman duenez.
Istripua 14:04an gertatu da, Sadar kalean. Ibilgailuko atea ustekabean ireki da, eta haren kontra jarrita zihoan adingabea kanpora erori da. Haurra ateari katigatuta geratu da, eta hainbat metroz arrastaka joan da, harik eta gidariak autobusa gelditzea lortu duen arte.
Bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia bat eta Iruñeko udaltzainak bertaratu dira. Adingabea Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko pediatria arlora eraman dute, kolpe eta urradura arinekin.
Udaltzaingoak ibilgetu egin du autobusa, azterketa teknikoa egin eta atean duen matxura konpondu bitartean.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
AP-15 autobidea itxi dute Izurdiagan, istripu larri baten ondorioz
Ezbeharra 110. kilometroan gertatu da, iparralderako noranzkoan. Bi pertsona zauritu dira, horietako bat larri.
Epaileak hilketatazat jo du uztailean Zizurren hildako emakumearen kasua, eta epaimahaiaren prozedura bideratu du
Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1 zenbakiko epaitegiko titularrak epaimahaiaren prozedura abiatzea erabaki du, uztailaren 29an Zizur Nagusian 78 urteko emaztea hil zuelakoan 85 urteko gizon baten aurka abian den auzian. Hilketa delitua leporatzen diote, azpikeriaren astungarriarekin.
Osakidetzak betetzeko zailak diren plazen lan-eskaintza publikoa deituko du 2026an
Betetzen zailak diren Osakidetzako plazen eskaintza egitea Osasunaren Euskal Itunean jasotako neurrien multzo baten parte da. Ildo horrek atxikipena, fidelizazioa eta lidergo profesionala sustatzen ditu, plantillak egonkortzeko eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko helburuarekin.
OMEk ohartarazi du bakterioak gero eta erresistenteagoak direla antibiotikoei aurre egiteko
Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, antibiotikoekiko erresistentzia etorkizuneko osasun mehatxurik handienetako bat da.
Uholdeak eragin ditu 'Alice' depresio isolatuak Balearretan, Eivissan batik bat
Alice goi-geruzetako depresio isolatuak arazoak eragin ditu iberiar penintsulako isurialde mediterraneoan, baita Balear Uharteetan ere. Eivissan, esaterako, uholde handiak izan dira.
Leioako errepidea estaltzeko lanak bukatu dituzte, bi urte eta erdiren ostean
Datorren asteazkenean emango dute amaitutzat lubaki historikoa estaltzeko obra. Lubakia zena 18.000 metro karratuko bulebar bihurtu dute, espaloi eta bide zabalagoak eginez. 20 dezibelio gutxiago jasango dituzte orain bertan. Aurreikusi baino urtebete lehenago bukatu dituzte lanak.
Mauritanian bizi diren herritarren errealitatea: erdiak baino gehiago, pobrezian
Afrika ipar-mendebaldeko herrialde honek 4,4 milioi biztanle ditu. Mauritaniari buruzko hainbat erreportaje eskainiko ditu EITBk, han duten egoera, migrazio irregularraren errealitatea eta horri aurre egiteko dauden proiektuak erakusteko.
Eskisabelek "arkitektura juridiko berri bat" eskatu du "behar bezalako hizkuntza-politikak egin ahal izateko"
Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak azpimarratu du "aspalditik" aldarrikatzen dutela bi hizkuntza ofizialak jakin behar izatea enplegu publikorako sarbidea izateko. Gainera, gogorarazi du eskubide bat eskubide izateko "bizimoduaren eremu guztietan" izan behar dela "gauzagarri".
Ehunka lagun bildu dira Bilbon Begoñako Amaren egunean
Bilbotarrek eta bizkaitarrek Begoñako Amaren erromeria ospatzen dute urriaren 11n. Gaur, ehunka lagun hurbildu dira basilika ingurura giroaz gozatzera, eta txikiteroek ere egin diote gorazarre, Zazpikaleetan. Dantzatu, lore eskaintza egin eta muztioa egin dute mahatsa zapalduta.
MAKUSIren urteko jai erraldoia, haur eta gazteei zuzendutako jarduera-egitarau zabalarekin
EITBk haur eta gazteentzat euskaraz duen ekosistema eta plataforma digitalak egun handia du larunbat honetan. Izan ere, bigarrenez, MAKUSIren urteko jai erraldoia ospatzen ari dira egun osoan Barakaldon, BECen. MAKUSI unibertsoko protagonistek gune bereziak dituzte bertan.