NAFARROA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarabideak "Euskera ahora" kanpainaren edizio berri bat aurkeztu du, helduek euskaraz ikastea sustatzeko

Aurten, hasierako mailan (A1) izena ematen duten 16 urtetik gorako ikasleek matrikula doan edo ia doan izango dute, Euskarabidearen dirulaguntzei esker.

Euskarabidea euskara ahora kanpaina

'Euskera ahora' kanpainaren aurkezpena. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Nafarroako Gobernuaren Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren bidez, "Euskera ahora" urteroko kanpainaren edizio berria aurkeztu du, 16 urtetik gorakoek euskara ikas dezaten sustatzeko.

Aurten, 34 toki entitate eta helduei euskara irakasteko alorreko eragileak aritu dira elkarlanean Euskarabidearekin batera: Zubiarte euskaltegi publikoa, hizkuntza-eskola ofizialak eta AEK, IKA eta bai&by erakundeetako euskaltegiak, besteak beste. 

Iazko leloari jarraipena emanez, “Euskera ahora” leloaren bidez, euskara jakiteak eskaintzen dituen bizipen eta aukera berriak azpimarratu nahi izan dituzte Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak gaurko aurkezpenean. 

Kanpainaren aurkezpenean, besteak beste, Ana Ollo Euskara kontseilaria eta Javier Arakama Euskarabideko zuzendari kudeatzailea izan dira.

Arakamak azaldu duenez, 5.500 ikaslek ikasi zuten euskara 2024-2025 ikasturtean Nafarroako euskaltegi eta ikastegietan. 

Ikasturte berrirako dirulaguntzak

Aurten, berritasun gisa, ikastegi publiko zein euskaltegi homologatuetan A1 maila egingo duten ikasleek matrikula doan edo ia doan izango dute.

Gainerako mailetan, 475 eurorainoko dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte aurrez aurreko ikastaroak egiten dituztenek eta laguntza horiek bateragarriak izango dira tokiko entitateek ematen dituzten laguntzekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

GRAFCAV435. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 02/03/2026.- El juez Jorge Juan Hoyos (i), preside este lunes en la Audiencia de Gipuzkoa el juicio contra dos adultos acusados de intentar matar a un menor a la salida de un centro educativo de San Sebastián. EFE/Juan Herrero.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian

Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X