TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat hil eta hiru pertsona zauritu dira Lemoan izandako auto-istripu batean

Ezbeharra 01:40 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Istripua Lemoa

Emakume bat hil da eta hiru pertsona zauritu dira N-240 errepidean, Lemoan (Bizkaia), bi autok talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

01:40 aldera, bi autok istripua izan dute, eta, ondorioz, 33 urteko emakume bat hil da eta hiru pertsona zauritu dira. Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte.

Errepidea itxita egon da bi noranzkoetan 05:30era arte, eta ibilgailuak eraman eta galtzada garbitu ondoren ireki dute berriro.

Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X