Jose Mari Ustarroz eta Lekarozko 'Infernuko Gazta' Artzai Eguneko protagonista
4.950 euro ordaindu dituzte 44. Gazta Lehiaketako gazta irabazlearengatik. Euria ere izan den arren, Aralar Mendi Elkartea pozik agertu da aurreikuspen guztiak gaindituta, "txiki geratu" delako Uharte Arakil.
57. Artzai Eguna ospatu du igande honetan Uharte Arakilen eta urtero bezala, jendetza bildu da bertan. Aurtengoan protagonista berezia izan du, eta omenaldi hunkigarria egin diote Jose Mari Ustarroz, Artzain Eguneko erreferente historikoari.
Lehiaketei dagokionez, ardi latxaren esne gordinarekin egindako gaztaren 44. lehiaketa Lekarozko Infernuko Gaztak irabazi du, Nafarroako gaztarik onenaren atalean. Txapeldunak 4.950 euro jaso ditu Iruñeko Jamones Romerok irabazitako enkantean. Kategoria ekologikoan, Dorraoko Ultxama Gaztak jaso du saria.
Gainera, ardi-gisatu lehiaketa egin da (Iruñeko Gazteluleku elkarteak irabazi du), baita ile-mozte probak eta artzain txakurren lehiaketa ere.
Euria ere izan den arren, Aralar Mendi Elkartea pozik agertu da aurreikuspen guztiak gaindituta, "txiki geratu" delako Uharte Arakil.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintza taxilaria hil zuen pertsonaren bila dabil Azpeitia inguruan
Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan atzo arratsaldean Azpeitian izandako 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen. Egileak auto gris batean ihes egin zuen.
Ceutako muga kolapsatzeko Marokok egindako operazio bat izan zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den galdekatu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Biktimak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak, debekatuta
Ipar Euskal Herriko 50.000 ikasle inguruk gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak erabiltzea debekatuta dago eskola orduetan. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.