A2 mailaraino zabalduko dute euskara ikasteko doakotasuna datorren ikasturtean
Hala, 2025-2026 ikasturtean, oinarrizko A1-A2 mailetako ikasleek nahiz C1 mailan komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteek doan izango dute ikasturteko matrikula.
Artxiboko irudia
A2 mailaraino zabalduko du Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko doakotasuna datorren ikasturtean. Modu horretan, aurreko ikasturteetan martxan jarritako doakotasun politikei jarraipena eman nahi dio Gasteizko Gobernuak, eta, horretarako, 4,86 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 52,9 euro gehiago.
Gaurko saioan onartu du Gobernu Kontseiluak A1-A2 oinarrizko mailetan euskara ikasten duten ikasleei eta C1 mailan komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteei dirulaguntza emateko deialdia, eta batzarraren ondoren egin duen agerraldian eman ditu gaiari buruzko xehetasunak Ibone Bengoetxea Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.
Esan duenez, doakotasun-programaren helburu nagusia euskara ikastea "errazagoa eta guztientzat eskuragarria" izatea da. “Gobernuarentzat euskara ikastea estrategikoa da, euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko. Horregatik, euskara ikasteko bideak bermatzen, zabaltzen eta laguntzen jarraituko dugu”, erantsi du.
Lehendakariordearen arabera, "iazko ikasturtearekin alderatuta, aurtengo ikasturtean A1 mailako ikasle-kopurua % 30 igo da.
Doakotasun-programa maila hauetan eskainiko da:
- A1 eta A2 mailak: ikastaroa doakoa izango da, eta ikasleek ikasturte hasieran matrikularen zati txiki bat soilik ordainduko dute. Aukera izango dute maila egiaztatutakoan ordaindutakoa berreskuratzeko.
- C1 maila: 16-18 urte bitarteko gazteek euskarazko komunikazio-gaitasuna hobetzeko ikastaroa doan izango dute. Ikasleek ikasturte hasieran matrikularen zati txiki bat soilik ordainduko dute, eta maila egiaztatutakoan berreskuratzeko aukera izango dute.
Bestalde, gaurko agerraldian Bengoetxeak iragarri du hemendik aurrera Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eskumena izango duela eskakizun asimetrikoak eta partzialak egiaztatzeko. Orain arte, simetrikoak egiaztatzen zituen soilik.
Haren hitzetan, "sektore publikoan sortzen ari diren eta sortuko diren hizkuntza-eskakizun berrien beharretara egokituko dira HABEren egiaztatze-prozesuak".
Horretarako, Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua (19/2024 Dekretua) aldatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak, agindu bidez. "Aginduan aldaketak egin ditugu, hizkuntza-eskakizun horiek edozein herritarrek egiaztatu ahal ziateko, HABEren azterketa deialdietan".
Zure interesekoa izan daiteke
Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu
Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Nicholas Nixonen argazkigintzaren bost hamarkada zuri-beltzean, Bilbon
Rekalde Aretoak Nicholas Nixon argazkilari ospetsuaren atzera begirako erakusketa aurkeztu du. Nixon bera, bere alabarekin batera, aurkezpenera joan da. Erakusketak ia 200 irudi biltzen ditu zuri-beltzean, argazkilariaren bost hamarkada biltzen dituztenak. Irudi horietatik hamar lehenengo aldiz aurkezten dira.
Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu aurten Euskadin: 4.289
Kanpaina 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandetan parte hartuko dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean. Eskaintza osotik, 4.004 plaza euskarazko udalekuetarako izango dira, eta 285, berriz, modalitate elebidunerako.
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.
Osakidetzak SMSak bidaliko dizkie herritarrei, WhatsApp bidez komunikazioak bidaltzeko baimena eskatzeko
Osakidetzaren webgune ofizialaren bidez eta 945 00 65 00 telefonora deituta ere eman daiteke baimena.
Bost urteko kartzela zigorra ezarri diete bi gazteri adingabe bat hiltzen saiatzeagatik, Donostian
Bi auzipetuek gertatutakoa onartu eta akordioa lortu dute Fiskaltzarekin. Hala, 12 urteko zigorra beharrean, bost urtekoa jaso dute, eta sei urtez, ezingo dira biktimarengana hurbildu, ezta harekin harremanetan jarri ere. Hilketa saiakera 2025ean gertatu zen, Donostiako ikastetxe baten atarian. Lau gizon, horietako bi adingabeak, adin txikiko bat hiltzen saiatu ziren.