IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Illa-Puigdemont bilera, buru-osasunari buruzko MOEren txostena eta ETBren denboraldi berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
MANRESA (BARCELONA), 12/07/2025.- El presidente de la Generalitat, Salvador Illa, pronuncia la conferencia "Cataluña lidera. Un modelo económico de prosperidad compartida", este sábado en Manresa. EFE/ Siu Wu
Salvador Illa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko irailaren 2an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Illa-Puigdemont bileraSalvador Illa Generalitateko presidentea Carles Puigdemont presidente ohiarekin bilduko da arratsaldean, Kataluniako Gobernuak Bruselan duen Ordezkaritzaren egoitzan. Generalitateko Gobernuak ohar bidez eman du bileraren berri; 16:30ean izango da. Bilera Illa presidente izendatu ondoren egiten duten lehena izango da, eta ateak itxita egingo da.

- Buru-osasunari buruzko txostena: Munduko Osasun Erakundeak (MOE) buru-osasunari buruzko munduko atlas eguneratua aurkeztuko du gaur, 10:00etatik aurrera. 

ETBren denboraldi berria: Euskal Irrati Telebistak udazkeneko programazioa aurkeztuko du gaur, FesTVal jaialdiaren barruan. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia, 11:00etatik aurrera, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hizkuntza gutxituak plataformetan: “Primeranek ehunka eduki eskaini baditzake euskaraz, Netflixek zergatik ez?”

EHUko Nor ikerketa taldeko Josu Amezagak hizkuntza gutxituek ikus-entzunezko plataformetan duten presentzia azaldu du Eusko Legebiltzarrean. Europako herrialdeetan ingelesezko edukiak nagusi direla ohartarazi du, “askotan herrialdeko hizkuntza ofizialaren gainetik”. Hizkuntza gutxituen presentzia, “urria izanagatik ere, hobea da kontzientzia daukaten herrietan”. Bere ustez, politika publikoek eragina izaten dute.

Gehiago ikusi