HABEk hizkuntza-eskakizun asimetrikoak eta partzialak egiaztutako ditu
Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko dekretu berriak hizkuntza eskakizunak esleitzeko eredu berriak ezarri zituen iaz, eta hiru eskakizun mota zehaztu zituen: simetrikoa, asimetrikoa eta partziala. Lanpostuaren ezaugarrien eta errealitate soziolinguistikoaren arabera erabakiko du dagokion erakundeak postuei zein eskakizun ezarri. Bada, hemendik aurrera, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eskumena izango du eskakizun asimetrikoak eta partzialak egiaztatzeko. Orain arte, simetrikoak egiaztatzen zituen soilik.
Asteroko Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako agerraldian eman ditu xehetasunak Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak. Haren hitzetan, "sektore publikoan sortzen ari diren eta sortuko diren hizkuntza-eskakizun berrien beharretara egokituko dira HABEren egiaztatze-prozesuak".
Horretarako, Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua (19/2024 Dekretua) aldatzeko prozedura abian jarri du Jaurlaritzak, agindu bidez. "Aginduan aldaketak egin ditugu, hizkuntza-eskakizun horiek edozein herritarrek egiaztatu ahal ziateko, HABEren azterketa deialdietan".
Aurreikuspena da HABEren udazkeneko azterketa-deialdirako mota horietako hizkuntza-eskakizunak egiaztatu ahal izatea.
Doakotasuna
Beste iragarpen bat ere egin du Bengoetxeak: A2 mailaraino zabalduko da euskara ikasteko doakotasuna datorren ikasturtean. Hala, esan duenez, "aurreko ikasturteetan martxan jarritako doakotasun-politikei jarraipena emango die Jaurlaritzak 2025-2026 ikasturtean eta, horretarako, 4,86 milioi euro bideratuko ditu, iaz baino % 52,9 euro gehiago".
Datorren ikasturtean, oinarrizko A1-A2 mailetako ikasleek nahiz C1 mailan komunikazio-gaitasuna hobetu nahi duten 16-18 urte bitarteko gazteek musu-truk izango dute matrikula.
"Doakotasun-programaren helburu nagusia da euskara ikastea errazagoa eta eskuragarria izatea da (...). Gobernuarentzat euskara ikastea estrategikoa da, euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko. Horregatik, euskara ikasteko bideak bermatzen, zabaltzen eta laguntzen jarraituko dugu”, azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Kerman Villateren familiaren ustez, kolpearen uneko irudiek erakusten dute "azpikeriaz egindako hilketa" izan zela
Gasteizko Mitika diskotekaren aurrean ukabilkada bat jaso ondoren hil zen gazte gasteiztarraren gurasoak haserre daude Arabako Probintzia Auzitegiko epaileak aske utzi duelako, epaiketaren zain, hilketagatik akusatutako atezaina. Haien ustez, ETB2ko "Euskadi Quédate" saioak esklusiban eman dituen irudi hauek erakusten dute epailearen erabakia ez zela zuzena izan.
Bost zauritu, horietako bi adingabeak, Ezkirotzen, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Ezbeharra A-15 autobidean gertatu da, Donostiarako noranzkoan.
Pegasus Airlinesek astean lau aldiz konektatuko ditu Istanbul eta Bilbo
Turkiako aire konpainian esan duenez, txartelak eskuragarri daude jada 69,99 eurotik aurrera.
Xabin Fernandez, GIBarekin diagnostikatuta: "Positiboak bizitza aldatu zidan"
Gaur, abenduak 1, HIESaren Munduko Eguna da. Gaur egun, 6.200 bat pertsonak jasotzen dute GIBaren aurkako tratamenduren bat Euskal Autonomia Erkidegoan. Horregatik, horietako batzuekin izan gara.
Zortzi lagun zauritu dira Berriogotin (Nafarroa), furgoneta batek etxe bat jota
Gertaera 14:18 aldera izan da, NA-4100 errepideko 6. kilometroan. Furgoneta batek etxebizitza bat jo du, eta zortzi pertsona Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, toraxeko traumatismoekin.
Hiru urteko kartzela-zigorra ezarri diote adingabeen zentro bateko hezitzaile bati, Gipuzkoan tutoretzapeko neskato bati eraso egiteagatik
Erruztatuak gertaerak aitortu ditu, eta akusazioek bere zigor eskaera hamaika urtetik hirura jaistea onartu dute.
Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, emakume bati ukituak egiteagatik
Igande goizean, emakumea, korrika ihesi ari zela, autobus batera sartu zen, izututa eta oinutsik. Biktimak adierazi zuen bi gizonek sexu-erasoa egin ziotela, substantziaren bat erabilita beharbada, eta ukituak egin zizkiotela, baimenik gabe, inguruko etxebizitza batean. Handik ihes egitea lortu zuen, autobusean babestu zen arte.
'Aita Mari'k 26 pertsona erreskatatu ditu Lampedusa hegoaldean
26 lagun erreskatatu dituzte, eta 16 adin txikikoak dira. Onik daude eta laguntza humanitarioa jasotzen ari dira, ontzian bertan. Italiako agintariek Erromako Civitaveccia portura joateko baimena eman diote Aita Mari ontziari, eta erreskate tokitik hiru eguneko bidaia egin beharko dute.
Larrialdi Unitate Militarreko 80 kide Bartzelonara iritsi dira, txerri-izurria kontrolatzen laguntzeko
Oscar Ordeig Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak adierazi duenez, orain arte Collserolako parkeko (Bartzelona) eremu perimetratuko 40 basurde inguru aztertu dituzte. Horietako bik positibo eman dute, eta zortzi gehiagok eman dezaketela uste dute.
Sute handia piztu da Zorrotzako hiltegi zaharrean, eta lau pertsona atera dituzte
Sua kontrolpean hartu dute, kanpotik, baina suhiltzaileak ingurua hozteko lanean ari dira oraindik. Dena den, ez da inor zauritu.