Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona zauritu dira Valtierran, bi autok elkarren kontra talka eginda

Istripua astearte arratsaldean gertatu da, N-121 errepidearen 72,4 kilometroan. Gurutze-bide batean bi ibilgailuk elkarren kontra talka egin dute. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, harrapatuta zegoelako.

Cinco heridos tras colisionar dos coches en Valtierra
Ezbeharraren irudia. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak (X sare soziala)

Bost pertsona, tartean hiru adingabe, zauritu dira astearte arratsalde honetan N-121 errepidean, trafiko-istripuz, Valtierra parean (Nafarroa). SOS Nafarroak ohar bidez jakitera eman duenez, bi autok elkarren aurka talka egin dute, astearte honetako 20:43ak aldera.

Istripuaren berri jaso dutenean, Peralta eta Tuterako suhiltzaileak, Valtierrako mediku-talde bat, anbulantzia medikalizatu bat, oinarrizko bizi-euskarridun hiru anbulantzia, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko patruilak bertaratu dira.

Ezbeharra N-121 errepidearen 72,4 kilometroan jazo da, Valtierra parean. Bi ibilgailuk elkarren kontra jo dutegurutze-bide batean. Suhiltzaileek 16 urteko gazte bat autotik atera behar izan dute, ezin irten zegoelako, harrapatuta. Zauri larriak ditu eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Gainerako zaurituak Tuterara eraman dituzte, Sofia Erregina Ospitalera: zauri arinak dituen 8 urteko haur bat, 46 urteko emakumezko bat (behaketan dago), kolpeak dituen 16 urteko gaztea eta toraxean eta aurpegian zauriak dituen 22 urteko emakumezkoa.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.  

Gizarteari buruzko albiste gehiago

Radio Vitoria celebra sus 90 años con un gran espectáculo audiovisual de luz y sonido, que podrá seguirse por eitb.eus
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Radio Vitoriak argi eta soinuzko ikuskizun handia prestatu du 90. urteurrena ospatzeko, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en

'Batzen gaituen ahotsa' izeneko ikuskizunak azken 90 urteetako gertaera garrantzitsuenen errepaso bisuala egingo du, irratiaren soinuaren bidez, dantza eta musika emanaldiak bilduko dituen taularatzea eginda. Gonbidatu izango dituzte, besteak beste, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da irrati bidez, eitb.eus-en eta GUAU plataforman, 21:00etatik aurrera.

BILBAO, 03/09/2025.- La iniciativa Gernika Palestina ha invadido este miércoles un tramo de la Gran Vía de Bilbao al paso de la Vuelta ciclista por la capital vizcaína en protesta por la participación del equipo Israel Premier Tech y en apoyo a Palestina. EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak elkarretaratzea deitu du arratsalderako Bilbon, Vueltako protestetan atxilotutakoei babesa adierazteko

Israelgo txirrindulari-taldearen aurkako protestek Vueltako helmuga hiru kilometro aurreratzera behartu zuten atzo Bilbon Kale Nagusian. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren hitzetan, "Palestinak garaitu du", eta "IPT talde sionista kanporatzeko lehen urratsa" izan daiteke. Era berean, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak "Palestinaren aldeko ekintzak kriminalizatu izana" deitoratu du.

Gehiago kargatu