24 urteko gizon bat espetxeratu dute, Usurbilen emakume bati lapurreta egin eta ondoren hura hiltzen saiatzeagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, joan den larunbatean izan ziren lapurreta eta hilketa saiakera. Igandean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Usurbilgo borda batean.
24 urteko gizonezko bat espetxeratu dute, Usurbilen emakume bat hiltzen saiatzeagatik, aurrez lapurreta egin ondoren.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den larunbatean izan zen erasoa, iluntzeko 21:00ak inguruan, Kalezar auzoan. Antza, oinez zihoan emakume bati hurbildu zitzaion ustezko erasotzailea, dirua eskatzera.
Zabaldutako oharraren arabera, emakumeak uko egin ondoren, gizona hura itotzen ahalegindu zen, soka batekin lepoa estututa. Biktima lurrean utzi, soinean zeraman poltsa lapurtu eta ihes egin zuen erasotzaileak.
Berehala, biktima inguruko baserri batera hurbildu zen laguntza eske, eta handik, larrialdi-zerbitzura deitu zuten.
Ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, gertatutakoa argitzeko, eta igandean bi gizonezko aurkitu zituzten abandonatutako borda batean, Usurbilen bertan. Egindako miaketan, emakumearen kreditu-txartela aurkitu zuten.
Hasieran bi gizonezkoak atxilotu bazituzten ere, galdeketen ondoren, horietako bat aske utzi zuten. Bestea, berriz, gaur espetxean sartu dute, epailearen aurrean deklaratu ondoren.
Gizarteari buruzko albiste gehiago
Janaririk gabeko bazkaria Donostiako taberna batean, Gazari elkartasuna adierazteko
EAJko, PSE-EEko eta EH Bilduko zinegotziek parte hartu dute Donostiako Alde Zaharreko Itxaropena tabernan egindako bazkari solidarioan. Ekimenean parte hartu dutenek 60 euro ordaindu dituzte, baina ez dute ezer jan.
BetiOn telelaguntza zerbitzuko langileek elkarretaratzea egin dute Bilbon, hiru langilek jasandako erasoak salatzeko
Koldo Uria langileen batzordearen presidenteak salatu duenez, ez dago langileak babesteko protokolorik. Erasotzaileak zerbitzutik kanporatu ditzatela eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta Ilunioni.
Ezingo da ez zigarrorik erre ez bapeatu tabernetako terrazetan, unibertsitate-campusetan eta lanerako diren ibilgailuetan
Tabakoa erretzeko debekua aire libreko eremuetara zabaldu eta zigarro elektronikoak zigarro arrunten pare jarriko dituen lege aurre-proiektua onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak.
Arantzazurako erromesaldia egin dute gaur, Arantzazuko Amaren egunean
Egutegi orokorrean jai ez den arren, Oñatin eta Arantzazuko santutegiko inguruetan festa giroa izango da gaur nagusi. Dozenaka lagun erromesaldian atera dira harako bidean.
Gizon portugaldar bat atxilotu dute Bilbon, bi senide adingaberi sexu-erasoa egitea leporatuta
Atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua ezarri zuten 39 urteko gizonaren aurka, 2017az geroztik justiziatik ihes eginda zegoen eta. Epaileak aske utzi du, behin-behinean, kautelazko neurriekin, Luxenburgora estraditatzeko prozedura bideratu bitartean.
Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira, horietako bat larri, AP-15 autobidean, auto-istripuz, Erriberri parean
Kamioi batek kontrako erreian sartu eta biktima zihoan autoa jo du, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Albistegien denboraldi berria hasi du Euskal Telebistak
Irudi berria, dekoratu berriak eta aurpegi berriak izango dituzte "Egun On Euskadi", "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek denboraldi berri honetan. Egiazkotasuna, zorroztasuna eta hurbiltasuna izango dituzte oinarri.
Eusko Jaurlaritzak zortzigarren urtez ospatu du Euskal Diasporaren eguna
Markina-Xemeingo ekitaldiak omenaldia egin dio zesta-puntari; hain zuzen ere, Euskal Herria mundu osoko pilotalekuetara eraman duten pilotariei.
Erraldoien dantza ikusgarriek Iruñeko katedrala hartu dute, burguen batasuna lortu zuen ituna ospatzeko
Gaur 602 urte izenpetu zuen Karlos III.a Erregeak. San Zernin, Nabarreria eta San Nikolas izeneko burguak batzeko ituna, Iruñea hiria sortuz. Ospakizun ugari antolatu dituzte, tartean, gaur egin den erraldoien ikuskizuna katedralean.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoan 6 urteko haur bati eraso egin zion gizonari ezarritako 20 urteko kartzela-zigorra
2025 hasieran, 20 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak gizonari, eta ia bi urtekoa adingabearen amari, erasoak baimentzeagatik. Errekurritu egin zuten epaia baina EAEko auzitegi gorenak berretsi egin dizkie zigorrak.